Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Osasun Sailak udalekuak ixteko eskaera egitea erabaki zuen eta hala komunikatu zien Eudelek udalei uztailaren 18an. Elgoibarko Udalak eskaera bete eta erabaki horren aurrean, segurtasun neurri zorrotzekin aurrera eramaten ari ginen udako eskaintzari amaiera eman behar izan diogu.

Neurri hauek hartzeko arrazoietako bat kutsadura gehienak aisialdian eta gazteen artean eman direla da. Elgoibarko Nerabe Zerbitzua ados dago beharrezko segurtasun eta babes neurriak betetzearekin, baina, pandemiaren kudeaketan nerabe eta gazteak jasaten ari diren diskrimazioa salatu nahiko luke.

Administrazioaren erabakiak udalek kudeatzen dituzten udalekuoi eragin digu eta ez udaleku pribatuei, maila sozioekonomiko ezberdina duten herritarren arteko arrakala areagotuz.

Gainera, arreta zerbitzu publikoa etetea agindu da, baina kutsatuak egon diren beste hainbat espaziok zabalik jarraituko dute. Koronabirus kasuak leku ezberdinetan ezagutu ditugun arren, dela lantokian, taberna giroan edo kanpinean, horiek guztiak ez dira gelditu edo itxi. Nerabe eta gazteei aisialdi eskaintza moztu zaie, baina, helduonak aurrera darrai. Elgoibarren adibidez, Gaztelekuaren jarduerak bertan behera geratu dira, aisialdirako beste zerbitzu batzuk martxan jarraitzen duten bitartean.

Bestalde, herritar askok jaso edo irakurri ditugu Elgoibarko gazteei lotutako mezuak, nor den positiboa edota non eta nola kutsatu den azalduz. Arduragabekeriaz jardun dutela azpimarratu da medio askotan eta kutsaduren errudun moduan seinalatuak izan dira. Horrez gain, hainbat gaztek mezu iraingarriak jaso dituzte eta mehatxatuak izan dira.

Elgoibarko Nerabe Zerbitzuak, babesa eman nahi die horrelako jarrerak eta erasoak jasan behar izan dituztenei eta errespetuz jokatzeko eskatu nahiko luke, errudunak bilatu eta elkar seinalatu beharrean, ondokoa zaintzeko.

Amaitzeko esan, guk, Elgoibarko nerabe eta gazteei kalitatezko aisialdia eskaintzeko eta denok merezi dugun errespetua izan dezagun lan egiten jarraituko dugula.

Irailean elkar ikustea espero dugu. Uda on denoi!

-Gaztelekuko lantaldea-

2020 07 27 udaldia Elgoibar

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza