Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 01 10 Juan Mugertza instagram gaztelekua elgoibarElgoibarko Gaztelekuak, 2001 eta 2006 urteen artean jaiotako nerabeentzako Juan Muguerza Nazioarteko Krosa Instagram lehiaketa antolatu du bigarren aldiz.

Bi sari egongo dira. Alde batetik, sari orokorra, 150 eurokoa eta, beste alde batetik, publikoaren saria, 100 eurokoa. Publikoaren sarirako botoa, argazki guztiekin gaztelekuan bertan egingo den erakusketan emateko aukera izango dute nerabeek. Parte hartzeko honako pausuak jarraitu beharko dira:

  • Instagramen Elgoibarko Gaztelekua (elgoibarkogaztelekua) jarraitu.
  • Domeka honetan, urtarrilak 13, ospatuko den Juan Mugertza Krosaren 76. edizioaren inguruko argazki bat atera.
  • Argazkia Instagramera igo. Ezinbestekoa da argazkietan Gaztelekua etiketatzea.


Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20an bukatuko da. Ondoren, urtarrilaren 23tik 31ra izango da argazki erakusketa.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza