Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Gaur, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Ortzadar elkartearen eskutik saio berezi bat izango dugu gaztelekuan.

13-18 urte bitarteko edozein nerabek hartu dezake parte saio honetan.

Solasaldi honetan gai desberdinak jorratuko dira norberaren giza trebetasunen inguruan hausnartzeko eta sakontzeko asmoz:

  • Auto-estima on bat izatearen garrantzia landu, bere erabilgarritasuna onartu.
  • Asertibitatearen abantailak landu.
  • Beste pertsona baten tokian jartzen ikasi.
  • Atentzio ezaren eta ez entzutearen ondorioak eta eragozpenak landu.
  • Entzuten ikasi eta entzutera motibatu besteekiko errespetua erakutsiz.
  • Modu egokian “ezetz esateko” era desberdinak ikasi.
  • Bakoitzak pentsatzen duena esaten ikasi eta besteen iritziak errespetatzen ikasi.
  • Talde presioa agertzen den egoera bat ikusten ikasi.
  • Gatazkak normalak direla eta onuragarriak izan daitezkeela ikasi.
  • Gatazkak konpontzeko teknikak ezagutu eta martxan jarri (enpatia, tolerantzia).

GIZA TREBETASUNAK TAILERRA

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza