Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ezin da ukatu, eskola dela indar gehien duen instituzio pedagogikoa, baina ez da funtzio hezitzailea betetzen duen bakarra. Aisiako ekintzek gero eta indar handiagoa dute gure gizartean, eta are gehiago nerabeen kasuan.

Aisiak duen funtzio hezitzaileaz hitz egiteko, beharrezkoa da hezkuntza modalitate ezberdinak daudela aipatzea. Hiru hezkuntza eremu ezagutzen ditugu gaur egun: hezkuntza formala, ez formala eta informala. Hezkuntza formalaz hitz egiten dugunean, sistema hezitzaile antolatu eta instituzionalizatuaz ari gara. Hezkuntza ez formala berriz, testuinguru akademikotik at dagoen hezkuntza antolatua da eta hemen kokatuko genuke nerabe zerbitzua, hau da, gaztelekua, aisia hezitzailea oinarri hartuta. Aisia beraz, hezkuntza ez formalean kokatzen dugu, helburu pedagogiko eta hezitzaileak dituen esperientzien multzoa baita. Azkenik hezkuntza informala, egunero-egunero lagunartean edo familian jasotzen den hezkuntza mota da, ustekabean ematen dena, antolatua ez dena.

 

gaztelekua tailerra

 

Hiru hezkuntza ereduek osatzen dute hezkuntzaren unibertsoa, eta euren arteko muga ez da argia, beraz, beharrezkoa da euren garapena, modu osagarri eta integratuan eskaintzea.

Gure esparruari dagokionez, hau da, hezkuntza ez formaletik egiten den eskaintzaren helburua, hezkuntza formalaren osagarri izatea da, eremu akademikoan sumatzen diren hutsuneak betetzen saiatzea, hain zuzen ere. Hezkuntza ez formala, antolatu gabea, ez egituratua eta flexibleagoa denaren ikuspegia dago gizartean, baita pertsona talde zabalago batera iristen dena ere.

Hezkuntza ez formalaren esparrutik eta gaztelekutik konkretuki, besteak beste, balore positiboak transmititzen saiatzen gara, kritikotasuna sustatzen, gaitasun pertsonal eta sozialak garatzen trebatzen, beste pertsonekin ditugun harremanak hobetzeko asmoz. Transmisio honen azken helburua, pertsona bakoitzaren autonomia sustatzea da. Horrela gaztelekuan eskaintzen den zerbitzua, topaleku bihurtzen da, sozializazio gune, hizkuntza eta kulturaren transmisio bide eta testuinguru honetan nerabeek gozatzeko, liberatzeko eta kreatibitatea lantzeko espazio eta momentua aurkitzen dute. Nerabe zerbitzu honetan lantzen diren helburuak hiru taldetan sailka ditzakegu. Alde batetik, nerabeekin beraiekin zuzenean lotutako helburuak, bestetik, helduen gizartearekin lotutakoak eta azkenik beste profesional batzuekin loturiko hainbat helburu ere lantzen dira.

Nerabeekin beraiekin lotutako helburuak:

  1. Beren nerabe-izaerak, ulertzen eta kudeatzen laguntzea.

  2. Beren nerabe-izaerak ingurune desformalizatu eta ludiko batean modu onuragarrian gauzatzeko aukera ematea.

  3. Betebeharrik gabeko beren denbora betetzeko modu desberdinak, suspergarriak eta sorkuntzakoak ahalbidetzea.

  4. Jarduerak antolatzeko, nork bere burua antolatzeko eta beren denborak kudeatzeko nerabeek egiten dituzten proposamenak jaso eta erraztea.

  5. Beren artean nerabe-izaeren aniztasuna ezagutu eta nerabe izateko modu desberdinak onar ditzaten erraztea. Izaera desberdin horiek elkarrekin bizitzeko dinamikak sortzea.

  6. Talde bizitza eta taldeen arteko harremanak sustatzea, suspertzea.

  7. Trantsizioak erraztea (haurtzarotik nerabezarora eta nerabezarotik gaztarora), erritmo eta egoera desberdinak kontutan hartuta.

  8. Arriskuen kudeaketaren ikaskuntza lantzea.

  9. Beren inguruko errealitate hurbila ezagutzera, ulertzera, nola aldatu pentsatzera bultzatzea.

  10. Guztion gaietan parte hartzen duten subjektu aktibo sentiaraztea.

  11. Jakin-nahia bultzatzea eta oinarrizko informaziora iristen laguntzea, gizartearen partaide aktiboak izan daitezen.

  12. Ideien sorkuntza eta hedapena suspertu eta ahalbidetzea.

  13. Sorkuntza suspertu eta ahalbidetzea (nerabeen adierazpen gisa eta arte-sorkuntza moduan).

  14. Harreman eragingarri bat sortzeko prest dauden heldu onuragarriak nerabeen eskura jartzea.

  15. Harreman eragingarriak lantzea, nerabeen eremuetan, presentzia izanez; jarduerak dinamizatuz; laguntza-eskaintzen bidez.

  16. Beren autonomia suspertzea eta beren jokaerek erantzuna izan dezaten erraztea, nork bere erantzukizuna landu ahal izateko.

Helduen gizartearekin lotutako helburuak:

  1. Helduen gizarteari nerabezaroa eta nerabeek aldi hori bizitzeko dituzten moduak ulertaraztea. Nerabe-izaera desberdinen normalizazioa ahalbidetzea.

  2. Hezkuntza-denbora delako ideia familien artean hedatzea. Gurasoekin, beste profesional batzuekin nerabeak aktiboki hezteko modu egokiak lantzea.

Beste profesional batzuekin lotutako helburuak:

  1. Nerabeez arduratzen diren beste baliabide eta sistema batzuetako profesionalekin haiei arreta emateko modu egokiak eta eraginkorrak sortu eta partekatzea.

  2. Nerabeei arreta emateko sareko lan–sistema komunitario batean parte hartzea

 

-Gaztelekuko hezitzaileak-

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza