Errigora

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarren, 60 familiak baino gehiagok kontsumituko du aurten Nafarroako Hegoaldeko olioa. Izan ere, 1.000 litro olio banatuko ditu bihar (zapatua) Errigora ekimenak.

Kanpaina honetan bost litroko 200 eskaera jaso ditugu guztira Elgoibarren, olio ekologikoa eta konbentzionala batuta. Igoera nabarmena izan da, iaz 174 eskaera jaso baikenituen (870 litro). Eskaera egin duzuenok gogoratu: martxoaren 12an Merkatu Plazan egongo gara (Ballibar baserriaren postuan), 09:00etik 13:00era.

Euskal Herriko datuak kontuan hartuta, 75.000 litro olio eskatu ditugu 5.000 etxe baino gehiagotan. Oraingoan bai! Oraingoan, gure txikitasunean, ederra egin dugu!!! Mila esker hau posible egin duzuen Errigorako kide, euskaltegi, ikastola, eskola, herri komunikabide, lantoki, elkarte eta herrigintzako boluntario guztiei!

Kanpainan esan izan dugun bezala, kontsumitzaile arduratsuok herriz herri bat egin eta, auzolanean, bertako produktuak kontsumituta, gutako bakoitzari on egiteaz gain, gure inguru hurbilari on egingo genioke. Bada, aurtengo emaitzak ikusita, on egin baino gehiago, ederra egin dugula esan beharko genuke: 75.000 litro olio! Iaz baino %65 eta 2014an baino %150 gehiago!

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura Nafarroa hegoaldeak berezko dituen produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. Oinarrizko hausnarketa batean oinarritzen den proposamena: gure baratzak eman diezagukeena milaka kilometrora ditugun soroetatik ekartzea zentzugabekeria galanta da.

Hortaz, eskutik eskura herriz herri bertakoaz elikatzeko prest dauden kontsumitzaile arduratsuen komunitateak osatzeko saiakera ere bada. Eta, zentzu honetan, aurrera pausuak baino, aurrera jauziak egiten ari garela esan dezakegu: 2.014an 1.500 etxetara heldu ginen 30 bat herritan, 2.015ean 3.000 etxe eta 50 herri izan ziren eta, aurtengoan, 5.000 etxe baino gehiago izan dira 60 herri baino gehiagotan. Baina, zifra orokorretatik harago, urtez urte kontsumitzaile-sarea egonkortzen ari da. Iaz 10 litro eskatu zituenak aurten 20 eskatu ditu eta aurten banaketa gune bakarra duen herriak datorren urtean 3 izango ditu.

Era berean, eskutik eskura ekoizle arduratsuak saretzeko ahalegina da. Gure asmoa kanpainatik kanpainara ekoizle berriak gehitzea da, eta lehendik Errigoran parte hartzen dutenekin pausu berriak ematea. 2.014an olio errota bakarrarekin egin genuen kanpaina, iaz birekin eta aurten lau errotaren parte hartzea izan dugu. Lortu ditugun emaitzak lagun, datorren urtean gehiago izango dira.

Olioa banatzea tokatzen zaigu orain. Hau ere auzolanean egingo dugu. Ehunka lagun arituko dira, borondatez, ekoizleengandik olio bidoiak jaso eta banaketa antolatzen, 5.000 etxetako despentsak nafar olioz bete daitezen. Baina etxe partikularretara bakarrik ez, aurtengoan olioa hamaika kontsumo talde, elkarte gastronomiko, txoko eta eskola-ikastoletako jantokietara ere helduko da.

  • Maiatzean, kontserben eskaerak

Hurrengo zita maiatzean daukagu. Oraingoan olioarekin egin dugun bezala, maiatzaren 12tik 24ra kontserba loteak eskatzeko tartea zabalduko dugu. Ekoizleen eskutik kontsumitzaileen eskura. Zuzenean. Auzolana bitartekari.

Bitartean, zabaldu lehen olio bidoia eta on egin!

Kalean

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza