Errigora

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Azken boladan, hainbat lagun hurbildu zaigu olioaren kanpainaz galdezka. Askok esan digute gustura gelditu zirela olioarekin baina urte osoko kalkulua egitean motz gelditu zirela.

Tira, orain, behintzat, iazko erreferentzia gogoan izango duzue olioaren kanpainan parte hartu zenutenok eta kalkulua egitea errazago egingo zaizue.

Olioaren eskariak barixaku honetatik aurrera egin ahal izango dira. Beti bezala, izena emateko modu desberdinak jarri ditugu martxan:

  • www.errigora.eus webguneko formularioaren bidez.

  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita

  • Orbea tabernako eskuorriak beteta

  • AEK euskaltegian eskaera eginda

Iaz bezala, olio birjin estra ekarriko dugu Elgoibarrera Nafarroako hegoaldetik, euskaraz etiketatutako bost litroko garrafetan. Konbentzionala edo ekologikoa eskatzeko aukera izango duzue. Konbentzionalaren prezioa 22,50 eurokoa izango da, eta 32 eurokoa ekologikoarena.

Otsailaren 27an, hileko azken zapatuarekin bat eginez, kalean egongo gara, Kalebarren plaza inguruan, eta hor olioa dastatzeko aukera izango duzue. Era berean, kanpainari buruzko zalantza guztiak argitzen ahaleginduko gara.

 

Errigora

 

Hau guztia, zertarako?

·       Batetik, gutako bakoitzak kalitatezko produktua jasoko du, kasu honetan Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra. Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskaerak banaka bideratuta, nekez eskura genezakeena.

·       Bigarrenik, guztion artean, bertako ekoizpenari bultzadatxoa emango diogu, ingurumena zaintzen lagunduko dugu eta euskal lurraldeen arteko harremanak sustatzen ariko gara.

·       Eta azkenik, euskarari ere on egingo diogu, ekoizleak euskarara oraindik gehiago erakarriz.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza