Errigora

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko eta Mendaroko 70 etxetara iritsi dira aste honetan Nafarroako hegoaldeko kontserba loteak, Errigora ekimenaren bidez.

Guztira, 2.320 kontserba poto eskatu dituzte elgoibartarrek eta mendaroarrek. Egia esateko, ez genekien kanpaina honen erantzuna nolakoa izango zen, baina jendeak ondo erantzun du gurean, eta pozik gaude. Xume-xumea da gure asmoa: hemengo produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekarri nahi ditugu. Kontsumo arduratsuagoa sustatu nahi dugu azken batean. Horregatik, produktuak ekoizleengandik geure etxeetara zuzenean ekartzeko sare erraldoi bat antolatzen ari gara Euskal Herri osoan.

Eskerrak eman beharrean gaude modu batean edo bestean lagun izan gaituzuen guztioi: lantokian eskariak batzeaz arduratu zaretenoi, zuen tabernetan eskaera orriak eta kartelak jartzen laga diguzuenoi edota kamioia deskargatzen jardun duzuenoi.

Kontserbak eskuratu dituzuenontzat ere gure eskerrik beroenak. On egin diezazuela!

IMG 20150610 WA00031

 

IMG 20150610 WA00041

 

IMG 20150610 WA00021

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza