Errigora

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 23 errigorakontserbakOraingoan kontserbak eskatzeko aukera eskaini nahi dizugu. Urte osorako kontserben erosketa egitea planteatu nahi dizugu, olioarekin egin genuen bezalaxe.

Nafarroako hegoaldean ekoiztu dira kontserba hauek eta Errigora sareak loteka ekarriko dizkigu, produktoreengandik zuzen-zuzenean, bitartekaririk gabe. Eskaerak maiatzaren 14tik 26ra bitartean egin ahal izango dira.

ekoizlearen jatorrizko prezioan

ZER LORTU NAHI DUGU?

Kontsumo arduratsuagoa sustatzea hemengo produktuak kontsumituz. Euskal Herriko nekazariek saldu ditzatela euren produktuak prezio duinean Euskal Herrian. Ekoizleengan eragitea etiketak euskaraz jar ditzaten…

 

ZER ABANTAILA DU HONEK GUZTIAK?

Nafarroan ekoiztutako kalitate goreneko produktuak kontsumitzeko aukera ematen digu. Gure despentsa urte osorako betetzeko aukera eskaintzen du. Ekoizlearen jatorrizko prezioan lortzen ditugu produktuak. Etiketak, gainera, euskaraz datozkigu.

Azken batean, Errigora XXI. mendeko auzolan bat da, herri honi ekarpen positiboa egin nahi diona. Errigoraren bidez, denok dugu zer irabazi, bai ekoizleek bai kontsumitzaileek.

 

ZEINTZUK DIRA KONTSERBA LOTEAK?

  • Barazki menestra: 720 ml.ko 12 poto (36€)
  • Potxak: 720 ml.ko 12 poto (34€)
  • Orburuak (alkatxofak): 720 ml.ko 12 poto (41€)
  • Pikillo piperrak: 425 ml.ko 12 poto (35€)
  • Pikillo piper ekologikoak: 250 ml.ko 12 poto (41€)
  • Zainzuri estrak: 425 ml.ko 10 lata (30€)

 

ESKAERAK NOLA?

Eskaerak errigora.eus webgunearen bitartez egin ditzakezu, hango formularioa beteta. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 14tik 26ra bitartekoa da. Eskaera egitean ez duzu ezer ordaindu behar. Loteak jasotzean ordaindu ordainduko da.

 

PRODUKTUA NOIZ ETA NOLA JASO?

Ekainaren 9an, Kultur Etxeko Sotoan. 17:00etatik 20:00etara.

 

ZALANTZARIK?

Edozein argibide behar baduzu, sar zaitez errigora.eus webgunean edo idatziguzu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Galderaren bat zuzenean egin nahi badiguzu edo produktuak dastatu nahi badituzu, maiatzaren 15ean (barixakua) Plaza Handian egongo gara (18:30-20:00) eta maiatzaren 23an (zapatua) San Frantzisko iturri inguruan (12:00etatik aurrera).

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza