Elgoibarko Izarra

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Dena prest daukagu Belaustegiko jan-edanekin eta Iparraldeko kantuekin gozatzeko.

Badoa aurrerantz, poliki-poliki, Haizea dator Iparraldetik! ekimena. Urriaren 2an ekin genion, Mixel Etxekoparren kontzertuarekin, eta azaroaren 14an emango diogu amaiera, Ederlezi pastoralarekin eta gauean Gaztetxean izango den kontzertuarekin. Orain arte izan ditugun ekintza guztiak oso ondo irten dira, eta larunbatean Belaustegi jatetxean izango dugun kantu-bazkariak ere ez dauka batere traza txarrik. Izan ere, Belaustegi jatetxeko jantoki nagusiak gainezka egingo du kantu-bazkarian, 108 lagunekin, eta dagoeneko ez dago izena emateko aukerarik.

Dena prest daukagu Belaustegiko jan-edanekin eta Iparraldeko kantuekin gozatzeko. Aire ahizpen kantuak izango ditugu, batez ere, baina horiekin batera Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi, Jon Gurrutxaga, eta Iban Urizar ere kantuan izango ditugu. 

Kantu-bazkaria, esan bezala, zapatu honetan, hilak 24, izango da Belaustegi jatetxean.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza