Elgoibarko Izarra

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dugu Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen dugun zikloan.

Urriaren 2an ekingo diogu, eta azaroaren 14ra arte luzatuko da. Elgoibarko Izarrak, Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dugu zikloa.

Zikloaren urteroko eragileak Elgoibarko Izarra eta Udala izaten badira ere, aurten beste elkarte-erakunde batzuen elkarlanarekin jantzi eta aberastu dugu programa. Sinuöse taldea, Morkaiko mendizale-elkartea, Haritz dantzari-taldea, Elgoibarko Gazte Asanblada, Etxe-tar enpresa, Belaustegi jatetxea, eta Txarriduna hotela dira, hain zuzen ere, aurtengo edizioan parte hartuko dutenak. Agenda, berriz, honako hau izango da.

Mixel Etxekopar, musika-kontzertua, Sinuoserekin elkarlanean.

Urriak 2, ostirala. 23:00etan, Kultur Etxeko sotoan.

Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak, hitzaldia, Xan Aire.

Urriak 7, asteazkena. 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

Mendi-ibilaldia, Ainhoatik Donibane Garazira, Morkaiko mendizale elkartearekin: Urriak 10-11-12

Prezioa: 70 € (80 €, bazkide ez direnentzat)

Izena emateko (urriaren 2ra arte): Elgoibarko Izarran eta Morkaiko Mendizale elkartean.

Iparraldeko kultura, hitzaldi-elkarrizketa, Antton Luku eta Miren Artetxe.

Urriak 14, asteazkena. 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

Kantu-bazkaria, Aire ahizpak hirukotearekin

Kantura etorriko dira: Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi, Jon Gurrutxaga eta Iban Urizar.  

Urriak 24, larunbata. 14:00etan Belaustegi jatetxean.

Prezioa: 35 euro

Izena emateko (urriaren 19ra arte): Elgoibarko Izarran  edo Internetez inprimakia bete.

Babeslea: Belaustegi jatetxea.

Gure herriaren iparra ez galtzeko, gehigarri berezia

Urriak 30, BARREN astekarian

Ederlezi pastorala, Haritz dantzari taldearekin elkarlanean.

Azaroak 14, larunbata. 17:30ean, Herriko Antzokian.

Prezioa: 5 euro

Sarrerak hartzeko: aurrez, Elgoibarko Izarran eta egunean bertan, Herriko Antzokian

Sarrera gordetzea nahi baduzu eman izena Elgoibarko Izarraren webgunean.

Babeslea: Etxe-tar enpresa

Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeen kontzertua, Gazte Asanbladarekin elkarlanean

Azaroak 14, larunbata. 23:00etan, Gaztetxean

Prezioa: 3 euro

Sarrerak: Gaztetxean, egunean bertan.

2015 09 16 iparhaizea eragileak

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza