Elgoibar1936

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 11 bunkerrak irteera elgoibar 1936Irteera hau, Morkaiko, Ahaztuen Oroimena eta Elgoibar 1936 elkarteen arteko erkarlanaren fruitua izan zen.

Igandean, martxoaren 10ean, 9:00etan atera ginen Elgoibarko plazatik Markina-Xemein aldera. Eguraldiak lagunduko ez zigula zirudien arren, azkenean ateri eutsi zion egunak.

Bekobenta eskola publikoaren inguruan aparkatu eta ondoan dagoen Boluko zubian elkartu ginen Alberto Unamunorekin, Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frenteko taldekidearekin. 10:00ak aldera abiatu ginen Ezkurhandiko bunkerrera dagoen tokirantz; zubitik nahiko gertu gelditzen den bunkerra da.
Bidean baserrietatik pasa ginen; Antzarren soinuak lagunduta. Baserriko terrenoa da momentu honetan bunkerra dagoen lurra, eta alanbre zati txiki bat pasatu genuen goranzkoan. Bertako tontor gaina hartuta, azkar somatzen da bunkerra; izugarria.

2019 03 11 bunkerrak irteera elgoibar 193 1
Bertan Albertoren azalpenak entzun genituen, bigarren lerroko defentsa izanik, ez zen bertan inolako gudarik izan eta ez zituzten instalazio horiek erabili. Bertatik ikusten dira Markina eta Etxeberria herriak, baita kalamua mendia ere, besteen artean.

2019 03 11 bunkerrak irteera elgoibar 193 2
Ezkurdiahandi bunkerra atzean utzi eta Olabeko bunkerrera abiatu ginen, aldapa behera hartu eta behekaldean ezkerretara goruntz doan bidea hartuta. Olabe Baserrira iritsita, ezkerretara gelditzen da bunkerra. Aldapa gora igo behar da lehendabizi; lokatz pixkat ere izan genuen bidean. Olabekoa ere ederra da, bunkerra baino lehenago lubakia pasatu genuen bunkerrera arte. Bunkerrak bi zati ditu, bata (orain “txapela edo teilatua” erorita dagoena) bunkerra izango zena eta bestea morteroa jaurtitzeko harresia; baita tiro egiteko lehiotxoekin.

2019 03 11 bunkerrak irteera elgoibar 193 3
Bertatatik jaitsi eta Olabe Baserritik goraka ekin genion aldapa gogor batetik. Igotz-eko bunkerrera bidea hartuta.
Igotz-eko bunkerra karratua da, beste biak borobil forma dute. Bertatik pasa ginen eta ez ginen barrura sartu, alanbrearekin itxita zegoelako eta goikoak berdinak direnez, ez zuen merezi.
Aurrera jarraitu genuen eta bidea gogortuz zihoan ahala, kostata iritsi ginen goikaldera, Santa Eufemia eskumatara utziz, bertan dagoen baserrian geldialdia egin genuen, baserri atzean dagoen zulotzarra ikusteko, naturaren poderioa.
Handik aurrera jarraituta, ezkerraldera bidea hartu genuen, bide-ate bat guurutzatuta. Orain dela gutxira arte itxita egon den bidea da. Markinako lagunek auzolanean garbitutako bidea, izugarrizko lana egin dute. Harri harresiak ikusten ditugu orain eta izugarri luzea den lubaki batetik abiatzen gara. Lurrean zuloa egindako lubakia hasiera batean, gero izugarri ederra den harriz eginiko lubakiak jarraitzen du… lubakia bunkerrean amaitzen da. A ze lana egin duten auzolanean aritutako lagunek, hori da guztiok egiten dugun komentarioa.
Bunker ederra beneta, barrura sartzeko aukera ere izan genuen. Ederra izan zen bertara sartzea eta mendi lerroa ikustea. Ura edan, argazkiak atera eta zerbait jateko geldialdia egin genuen.
Ez ginen denbora luzez geldik egon eta Zapolako bunkerrera abiatu ginen. Albertok kontatu zigunez, ez zuten bunker honen berririk izan orain dela gutxira arte, bertako Felipe Urkidi “Beñe”-k auzolanean garbiketan ari zirela, lehenago bizitatu genuen Zapolako bunkerraren bila zebiltzala; -Zertan ari zarete? galdetzean, bunkerraren bila zebiltzala erantzutean, Beñe-k bunkerra beste aldean zegoela esan zien. Harridura sortu zuen honek, bazekitelako bunkerra bertan zegoela, baina pertsona honen insistentziaz, beste bunker bat zegoelakoan, bidea zabaltzeari ekin zioten… a zer nolako lana, Albertok esan zigunez, ez bazen pertsona honen ziurtasunagatik utzi egingo zuten bilaketa. Asko kostata eta lan handia eginda, Zapolako bunkerra bisitatu ahal izan genuen. Zer nolako bistak, izugarria Zapolako bunkerra eta a zer nolako lana egin duten hau dena garbitzen.
Menditik behera abiatu ginen jarraian, izugarrizko aldapetatik behera. Ez zen erraza izan jaitsiera. Bidearen bukaeran orkatza ikusteak poza eman zigun.
Horrela iritsi ginen Markinara, sekulako esperientzia izan zen, eta gure eskerrik beroena Albertori, oso interesgarria eta ongi esplikatua. Eskerrik asko!

Argazki gehiago: elgoibar1936.info

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza