Lehen Hezkuntzako 6B gelakoak ONCE-k urtero antolatzen duen eskolarteko txapelketan Gipuzkoako txapeldunak. ZORIONAK!
Urtero bezala, JUUL KANPAINA antolatu berri da. Helburua zera da: gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea, eta, era berean, hauteskunde-prozesuari buruzko ezagutzak bideratzea. Liburuen artean, Jasone Osororen Jara liburuak eta ilustratzaileen artean Iban Barrenetxeak lortu dituzte botu gehien.
Datorren apirilaren 26an goizeko 10:30ean Kalegoen Plazan XXII. Jose Gurrutxaga krosa ospatuko da.
Unai Mir Etxarri ikasleak (LH 4) egindako lanak aipamen berezia jasoko du.
Euskadiko Ingurumen Hezkuntzako XXIV. Topaketak egin dira Bilboko "Juan Crisóstomo de Arriaga" musika kontserbatorioan. Hiru ikastetxe izan ziren gonbidatuak, horien artean Elgoibar Ikastola.
Apirilaren 16an “Educación Euskadi Google Apps” topaketaren IV. edizioa burutuko da Gipuzkoako Teknologi Parkean. Elgoibar Ikastola, bertan izango da "Kudeatu zure ikaskuntza" ponentzia aurkezten.
Urtero bezala, 2015ean ere XXXV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa antolatuko da. Martxoaren 18an ikastolan idatzizko saioa eta saio didaktikoak gauzatuko dira. Baita bat-bateko saioa ere.