Elgoibar Ikastola

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Lehen Hezkuntzako 6B gelakoak ONCE-k urtero antolatzen duen eskolarteko txapelketan Gipuzkoako txapeldunak. ZORIONAK!

Gizarte Ekonomiari eta pertsonengan pentsatzen duten enpresei buruzko egunkari-orrialde bat egitea izan da ONCE-ko 31. eskolarteko lehiaketaren eginbeharra.

Aurtengo helburua Gizarte Ekonomiaren printzipioetan sentsibilizatzea izan da, demokrazian, parekotasunean eta parte-hartzean oinarritutako enpresa-eredu batean alegia, arreta pertsonengan jarriz, kapitalaren eta etekin ekonomikoaren gainetik.

Aurkeztu beharreko lan horretan, ondorengo 4 hitz-gako txertatu behar ziren: ONCE, Berdintasuna, Lana eta Ezgaitasuna.

Guzti hori kontuan izanik, aurtengo edizioan, Elgoibar Ikastolako LH 6 Bko ikasgela izan da Gipuzkoako irabazle “B” kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan.

Gipuzkoa mailan irabazle izateagatik, autonomia fasean lehiatuko dute, Arabako San Viator eta Bizkaiko El Carmelo ikastetxearen aurka.

DSC 0199

 

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza