Elgoibar Ikastola

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Urtero bezala, JUUL KANPAINA antolatu berri da. Helburua zera da: gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea, eta, era berean, hauteskunde-prozesuari buruzko ezagutzak bideratzea. Liburuen artean, Jasone Osororen Jara liburuak eta ilustratzaileen artean Iban Barrenetxeak lortu dituzte botu gehien.

 

Elgoibar Ikastolak, urtero bezala, JUUL KANPAINA antolatu berri du. Kanpaina hau Euskal Herriko ikastoletan egin ohi diren kidetze-egitasmoen barruan kokatzen da. Helburua zera da: gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea, eta, era berean, hauteskunde-prozesuari buruzko ezagutzak bideratzea. Ekimen hau ikasturtean zehar burutzen da,  LH1. mailatik DBH 4ra. Ikasle nagusienak aritzen dira hauteskunde-mahaietako arduradun.. Egitasmoa burutu ahal izateko, ikasleek gogoko dituzten liburuak hautatzen dituzte, eta, horretaz gain, liburu horiek irudiz jantzi ohi dituzten ilustratzaileak ere hautagai izaten dira.

Goizeko 09:30ean hasi dira gaztetxoenak botua ematen. Hala, eguerdiko 12:00etarako, emana zuen azken ikasleak bere bozka. Honakoak izan dira Elgoibar Ikastolan irabazleak:

B kategorian (LH 1eta 2): Peru Magdalenaren Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean

C kategorian (LH 3 eta 4): Toti Martinez de Lezearen Nur eta oihan misteriotsua

D kategorian (LH 5 eta  6): Geronimo Stilton-en Ez zenituen oporrak nahi Stilton?

E kategorian (DBH): Jasone Osororen Jara

Ilustratzailea: Iban Barrenetxea. 

 

Argazkiak ikusteko:

 

http://www.elgoibarikastola.eus/eu/node/1056

 

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza