Eire Vila

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 03 Hitz eta klik Jone Eire 7117 r

Abila zinen esperimentuak egiten, olioa eta ura ez zirela nahasten deskubritzeak halako zirrara sortu izan zizun beti, Arkimedesen printzipioa ongi baino hobeki ikasi zenuen, baita kimikako taula periodikoa ere.

Buruz nahikoa azkarra zinen, eta Batxilergoa amaitu ostean, ikasten jarraitzea erabaki zenuen. Ordura arte, neska nahiz mutil izan zenituen bidelagun; unibertsitatean sartzean, ordea, paisaia aldatu zen, irakasle gehienak gizonak ziren, eta ezagutu zenituen katedradunen artean, denak arrak. Ostera ere, ikertzaile lanak egiteko beka eman zizutenean, konturatu zinen, gero eta emakume gutxiago zenituela bidelagun, izan ere, beka-sistemak, ez du amatasun-baja eskatzea ahalbideratzen, lehen gutxi eta orain bat ere ez, pentsatu zenuen. Bazenekien emakumeek mendeetan zehar debekatua izan zutela unibertsitatera sartzea. Urteetako debekuak egungo egoera ulertarazi zizun, nolako egurra halako ezpala. Beti bekadun izan ezin eta Lanbidera jo zenuen curriculum vitaea uztera. Handik hilabetera deitu zizuten Zubietan eraiki berri zuten erraustegian kimikari arduradun bat behar zutela esanez, eta ea lan eskaintza onartuko zenuen galdetuz. Baina, nola? erraustegiaren aurkako manifestazioan egon izan zinen maiz, hori zeure burua saltzea izango zen; baina, bestetik, emakume eta kimikari izanda, ez zen erraza lana aurkitzea. Ezetz esan zenion, bihozkada. Eta orduan, pentsatzen aritu zinen zer ekarpen egin nahi zenuen gizartean, eta kafetegian zeundela, emakume jakintsu batek idatzitakoa irakurri zenuen, “Berdintasun terminoak hankamotz uzten du feminismoa, berdintasunaren alde bakarrik borroka egiten dugula esatea, gizonezkoek sufritzen duten kapitalismoa nahi dugula esatea litzateke.” Eureka.

Hitz eta klik. 2018ko martxoa. Testua: Jone Olaizola / Argazkia: Eire Vila

kamisetak salgai

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza