Eire Vila

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2017 10 Hitz eta klik Jone Eire 7071 1000p

Erotismoa eta sentsualitatea. Ikusten den eta ikusten ez denaren arteko jolasa. Kitzikatu eta plazera sortzen digu eta sexurako grina. Erotismoa ederra da zeuk aukeratuz gero, askatasunean biziz gero, baina gurearen moduko gizarte heteropatriarkaletan ez da horrela izan.

Gizonak feminitate ez naturala eraiki du. Eraikitako feminitate horrekin lotuta, itxura fisikoarekiko mandamendu hauek, indar handia dutenak: titizorroak, makilajea, mugikortasuna kentzen diguten takoiak, mugikortasuna kentzen diguten arropa estua, gorputzeko ilea kentzea, panpinen gisa hitz egitea, edota panpin puzgarri gisa erabiltzea. Gainera, eraikitako feminitate hori ez da gu balioesteko izan, kontrakoa baizik. Mugatu egin gaitu eta askatasuna kendu digu, dekorazio gisa erabili gaituzte, bigarren mailan, men egiteko eta zerbitzatzeko, gizonen beharrak asetzeko. Tamalez, hori da emakumeok jasotakoa, beti eder eta beti prest egon behar dugula, eta gustagarri. Eta nik diot edertasuna balioestea polita dela, eta jolasa polita dela askatasunez aukeratzen duzunean, behartuta sentitzen zarenean, ordea, ez da hain polita, jolasaren ordez joko ankerra bihurtzen da, eta joko horretan emakumeoak galtzaile atera garelakoan nago. Dena den, norbaitek esango du hauek kontu zaharrak direla, eta gaur egungo emakumeok askeak garela gure gorputzaren eta bizitzaren inguruan erabakitzeko. Askeak bagara, ausartak garelako da, erasotuak izan eta defendatu garelako, gutxietsiak izan eta burua altxa dugulako, gure kontraesanetan erori eta altxa garelako, ikasitako desikasten saiattu garelako, lotsagabe izan garelako, elkar babestu dugulako. Askatasuna hitz potoloa da emakumeontzat.

Hitz eta klik. 2018ko urtarrila. Testua: Jone Olaizola / Argazkia: Eire Vila

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza