Eire Vila

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Bistan da bat baino gehiago hasia dela inauterietarako mozorro edo disfraz bila. Erosketak han, eskulanak hemen... otsailaren 25erako dena prest izateko. Nik aldiz, aspaldi utzi nion mozorroa prestatzeari eta inauteri garaian kamara daukat alboan.Duela 7-8 urte inguru ezagutu nituen inauteriak. Bai, egia da, txikitatik disfrazatu naiz sorgin, punki, pailazo... Baina 2010 inguruan ezagutu nituen Euskal Herriko hainbat txokotan ospatzen diren landa inauteriak. Ordurarte misterio bat ziren niretzat.

2010ean hasi nintzen Eibarko inauterietan parte hartzen. Inaute asteburuaren aurreko larunbatean irtetzen dira Kezka dantza taldekoak Eibarko baserrietan koko-eskean. Dantzan eta kantuan aritzen gara baserriz-baserri eta gero bazkari ederra egiten dugu arratsaldean berriro Eibarko kaleetara irtetzeko. Horiek nolabait nire hastapenak inauteri tradizionalaren munduan.

Eibar zurituta 2015 Koko-dantzak txoriek ikusita [Bideoa]

Ondoren, 2011an inauteri tour ederra egin nuen. Urtarrilaren azken igandearen ondotik, astelehen eta asteartean Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldun eta mozorroak ateratzen dira kalera eta haiek ezagutzera joan nintzen. Hori bai festa basatia! Herriko inauteri modernoetara ohituta dagoenarentzat beste planeta batera bidaiatzea modukoa.

Malerrekako bizipenaren ondotik, gehiagoren irrikitan geratu eta inaute egunetan, ostegun gizenetik hasi eta astearte bitarteko bost egunetan 9 herritan izan nintzen; Segura, Lesaka, Altsasu, Unanu, Bera, Arizkun, Lantz... Imaginatu nolako kontraste eta bizipenak! 

Lantz: Inauteriak 2016 kalejira eta zortzikoa [Bideoa]

Hura astakeri bat izan zen. Baina ez al dira inauteriak astakerietarako aroa? Ordutik jeitsia dut erritmoa, baina oraindik ere urtero urtero bisitatzen dut herri, jai edota inauteri berririk. 

Urtero, dantzan.eus-en Euskal Herriko inauterien oinarrizko egutegi bat prestatzen dugu. Eta gaur hona ekarri nahi izan dut. Tarte bat izanez gero hauetako bat bisitatzea gomendatzen dizuet. Gure herriko inauteri larunbat eta astearteaz gain bada inauteririk! 

Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2016 02 06 Hergarai inauteria EV 6162 r500

Eta zuek, Euskal Herriko inauteririk ezagutuko duzue aurten?

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza