Eire Vila

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Tabakoaren keak pixa usaina hala-moduz estaltzen badu ere, zikina itsatsia   du   inguruak   zigarrokin, kerru eta ganora gehiegirik gabeko pintaden forman. Begirada juzgatzaileen gordeleku ilun gazteenek, euritatik eta haizetik babes arratsaldeko pasioko aitonentzat; trenbide kalean eta geltokia parean, oharkabean joan etorri amaigabeen lekuko da bankua.

2016 06 Hitz eta Klik Eire Mikel 1000 600

Bertatik begiratzen genuen guk ere mundua ilea ordura arte ezezagun zen eremuetan esnatu zenean. Banku beretik begiratuko dugu berezko duen lekutik erortzen hasten denean ere. Gaur hutsik, nondik begiratzen dudan begira nago. Hormari bizkarrez, iraganarekin eta etorkizunarekin enkontrura eseri naiz.

Orain gutxi altxa dira Markel, Kevin eta Jon. Eguzkia gorenean, Bilborako trena iristen den orduak elkartzen ditu asteazkenero txokora, entrenamendu aurretik pare bat piti erretzera. Ia dena berria, ia dena lehen aldiko den garaia. Sexua, esperimentazioa, borroka borborka; maitasun deklarazioak, herriarigorespenak eta amorrua hormetan. Indartsu dabil Eros.

Konturatzerako hartuko dute ordea bertan lekua, makila hormaren kontra utzi eta txapela kenduz, Juanito eta Martzelinok. Siesta osteko tertulia iluntzeko azkenaurreko trenera arte luzatuz, lasaitasun eta bake apur bat baino ez dute desio. Ia dena lehenaldiko den garaia: ausentzia, oroitzapen eta batez ere ahanzturetan elkartzen dira. Thanatos ekinean.

Bihar ere itzuliko dira batzuk eta besteak. Saiatuko naiz ezberandutzen, berriz ere bankua hutsik harrapatu dezadan; bizitzarekin jarduteko tarte batez.

2016ko ekaina. Argazkia: Eire Vila / Testua: Mikel Olaizola

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza