Eire Vila

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Landare igokarien tankeran egin dut aurrera, gorantz eguzki bila; edo inguruetako pinuak bezala, azkar eta etenik gabe, ingurua itoz horretarako, beste ezerri sortzeko aukera ukatuz eta trukean apenas itzalik itzuliz. Zabalean lekurik ez eta kabitu ezinik luzetara hazi nintzen, bertikalean, lehertuko ez banintzen.

2016 05 Hitz eta Klik Eire Mikel 1000 600

Zuzen, zorrotz, zehatz izan naiz orain arte. Baina agertu da bizitzaren kurba eta ohartu gehiago ez naizela haziko, ez behintzat lehen bezala. Hartzen nauen lurrak baino ez daki zeren gainean eraiki naizen, atzitu ezin dudan zeruak baino ez du ulertu zer nahi nukeen izan, nora nahi dudan heldu. Bien artean bizi naiz, kondenaren eta ametsaren artean, beldurrek eta desioek tiraka.

Ez naiz bakarra ere, alafede! Dorrez inguratuta nagoela ohartu naiz oraintsu, inork seinalatutako aurreari begira, tente gaudela demostratuz. Baina sendoa dirudien oro ez da horrenbeste, edo sendoegia, zurruna da eta horixe agian edozein lurrikara txikik hormetan arrakalak sortu izanaren arrazoia.

Biluzten hasteko garaia dugu, erorien zerrendara igaro nahi ezean. Teilatutik hasi eta zimenduetara, ekingo diogu eraisteari?

2016ko maiatza. Argazkia: Eire Vila / Testua: Mikel Olaizola

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza