Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 18 butaka gorria juliette binoche fuego kartelaDavid Cronenberg zinema zuzendariak jasoko du asteazkenean 70. Edizioko bigarren Donostia saria.

Juliette Binochek 70.edizioko Donostia Sarietako bat jasoko du gaur iluntzeko galan. Ondoren, bertaratutakoek ‘Avec amour et acharnement’ (Fuego) lana ikusteko aukera izango dute. Claire Denisek zuzendutako filmak, Berlineko zinema jaialdian zuzendari onenaren zilarrezko hartza jaso zuen. Binochek, Vincent Lindon eta Grégori Colin aktoreak ditu lagun film honetan.

2022 09 18 butaka gorria juliette binoche Avecamouretacharnement Fotopelícula 25689

SINOPSIA
Elkar ezagutu zutenean, Sara Françoisekin bizi zen, Jeanen lagun onenarekin. Orain, Jeanek eta Sarak elkar maite dute, eta 10 urte daramate elkarrekin bizitzen. Egun baten, Sarak François ikusiko du kalean. François ez da konturatuko, baina Sarak bizitza bat-batean alda dakiokela sentituko du. Aldi berean, François, lehen aldiz hamar urtean, berriz jarriko da harremanetan Jeanekin, eta berriz ere elkarrekin lan egitea proposatuko dio. Une horretatik aurrera, denek kontrola galduko dute.
TRAILERRA:

Claire Denis zuzendaria

2022 09 18 butaka gorria Claire Denis
Claire Denis zuzendaria eta Juliette Binoche aurretik ere elkarrekin lan egindakoak dira “Un beau soleil intérieur” (Un sol interior) pelikulan.
Claire Denisek (Paris, 1946) 1988an zuzendu zuen bere lehen film luzea, Chocolat eta Cannesko zinema-jaialdian aurkeztu zuen. Kontuz, ez da izenburu bera daraman Binoche protagonistatzat duen filma.
1996an Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnon Nenette et Boni filmagatik; Beau travail (1999), Trouble Every Day (2001) eta 35 rhums (2009) zuzendu zituen ondoren, besteak beste. Venezian lehiatu zen L'intrus (2004) eta White Material (2010) lanekin, eta Cannesera itzuli zen Les salauds (2013, Un Certain Regard sailean aurkeztua) eta Un beau soleil interieur (2017; Quinzaine des Réalisateurs saila inauguratu zuen) pelikulekin.
2018an High Life filmarekin lehiatu zen Urrezko Maskorra lortzeko, eta FIPRESCI saria irabazi zuen Donostian. Lan honetan ere Juliette Binoche izan zen aktoreetariko bat.

2022 09 18 butaka gorria juliette binoche Avecamouretacharnement Fotopelícula 25690

Aurten, Grand Prix saria irabazi du Claire Denisek Stars at Noon filmarekin Cannesen, eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Hartza Avec amour et acharnement lanarekin Berlinen.

Juliette Binoche, Zinemaldiaren 70. edizioaren irudi

2022 09 18 butaka gorria juliette binoche kartela
Brigitte Lacombe argazkilariak Juliette Binocheri egindako erretratu bat erabili du 70. edizioko poster ofiziala egiteko –aktorearen izena nabarmentzen da–. Lacombek –Frantzian jaio zen eta New Yorken finkatuta dago– mundu osoko artista ezagunen, politikarien eta intelektualen erretratu ikoniko eta intimoak egin ditu eta, aldi berean, Wes Anderson, Sofia Coppola, Federico Fellini, Michael Haneke, Lynne Ramsay, Martin Scorsese, Quentin Tarantino, Steven Spielberg eta beste zinemagile batzuen errodajeak dokumentatu ditu.

Juliette Binoche aktoreari, 75 pertsonaia ingururen rolak egokitu zaizkio: heroi boteretsuak, izaki hauskorrak, pertsonaia historikoak, rol dramatikoak eta rol komikoak. Oscar sari bat irabazi zuen (The English Patient-El paciente inglés- Anthony Minghella,1996) lanagatik eta Donostiako Zinemaldira datorren laugarren aldia da aurtengoa. Espero dezagun hurrengo edizioetan ere gure artean ikusteko aukera izatea.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza