Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

INAKIAGIRRE

Iñaki Agirre zinemaldia Ferit Karahan zuzendari kurdoaren Brother’s keeper (Mi mejor amigo) filmarekin hasiko da ostegunean. 

 

CARTELMIMEJORAMIGO

SINOPSIA

Yusuf eta Memo, bere lagunik onena, gazte kurduentzako barnetegi bateko ikasleak dira Anatoliako mendietan. Memo ondoezik sentituko da eta Yusufek lagundu ahal izateko, eskolako oztopo burokratikoei aurre egin beharko die.

MI MEJOR AMIGO 3

Ferit Karahan zuzendariak barnetegi batean ikasi zuen eta haurtzaroko oroitzapenei heldu die film honetan. Haur kurdu gisa Turkian haztearen esperientzia traumatikoa izan du oinarri bere bigarren filmean.

FERIT KARAHAN ZUZENDARIA

FERIT

Brother’s keeper (Mi mejor amigo) Ferit Karahanen bigarren luzemetraia da eta Berlineko Zinema jaialdiko Panorama sailean aurkeztu zuen. Aurrez hiru laburmetrai egindakoa da Karahan. Gidoilari eta zinema kritikari bezala ere lan egin ohi du.

Berlinalen Fipresci saria eskuratu zuen filmak. Sari hau Nazioarteko Zinema Kazetarien Federazioak ematen du eta sariaren helburua jaialdiko film onena saritzea da. Nazioarteko zinemaldi bakoitzean film bat saritzen du prentsa elkarteak.

EMANALDIAK

Irailak 15, eguena 21:00etan eta irailak 16, barikua 19:00etan

Iraupena: 85’

Zuzendaria: Ferit Karahan

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza