Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Un monde / Playground Laura Wandel zinemagile belgiarraren lehen luzemetraia da. Cannesen lehiatu ostean, Zabaltegi Tabakalera sailean ikusi ahal izan zen Zinemaldian eta gaur Azkuna Zentroan, Bilbon, izango da ikusgai (19:30etan). Urrian iritsiko da ohiko zinema aretoetara.

 

Laura Wandel Donostian izan zen eta filma aurkezteaz gain master class bat eskaini zuen. Bere filmak egungo gizarteak duen arazo bat du hizpide: bullynga edo haurrek jasaten duten jazarpena. Zazpi urteko ume baten begiradapean murgilduko gaitu eskola inguruan zinemagileak.

fotograma

Un monde / Playground filmaren sinopsia

Gaur egungo Belgikan girotuta dago filma. Nora, zazpi urteko neskato bat eta bere anaia nagusia, Abel, eskolara itzuli dira. Nora, Abelek bizi duen jazarpenaz ohartuko da eta neba babesten saiatuko da. Aita jakinaren gainean jarriko du baina Abelek isilik egoteko eskatuko dio. Leialtasun-gatazka batean harrapatuta ikusiko du Norak bere burua, haurren eta helduen munduen artean bere lekua aurkitzen saiatuko da. Noraren begietatik eskolako unibertsoan murgilduko da ikuslea.

Laura Wandel, zuzendaria

Laura Wandelen lehen lana Han Murs (2007) film laburra izan zen eta munduko hainbat jaialditan hautatu zuten; geroago O négatif (2011) eta Les corps étrangers (2014) zuzendu zituen. Les corps étrangers lanarekin Cannesen izan zen eta hala gertatu da bere lehen film luzearekin. Un monde Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztu zen eta FIPRESCI Saria irabazi zuen.

Lauira W

Azkuna Zentroa – Alhondegiak Donostiako Zinemalditik egindako aukeraketan astelehenean New Directors edo Zuzendari berriak saileko Josefina filma ikusi genuen, atzo “Perla” bat, Titane, eta bihar sail ofizialaren eguna izango da: As in Heaven (Zeruaren legez). Hain zuzen ere, Zuzendari onenaren eta Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorrak jaso dituen filma. Azken saria, Flora Ofelia Hofmann Lindahlek eta Jessica Chastainek (Tammy Fayeren begiak) ex aequo jaso zuten.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza