Titane, Canneseko Zinemaldian film onenaren Urrezko Palmorria jaso zuen filma Donostiako Zinemaldiko Perlak sailaren parte izan da. Azkuna zentroak aukeratako lanetariko bat da eta Bilbon ikusteko aukera izango da gaur.
Izenburua frantsesetik itzuliz gero Titanioa litzateke; bero eta korrosioari erresistentzia handia dion metala, egoki-egokia aleazio erresistenteetarako. Hori izan daiteke filmaren abiapuntua.
Sinopsia
Aurpegi zauritua duen gaztea aireportu batean aurkitu dute. Bere izena Adrien Legrand dela dio, duela 10 urte desagertutako mutikoa. Aitarentzat, Vincententzat, amesgaizto luze baten amaiera suposatzen du eta etxera eramango du. Aldi berean, hainbat hilketa gertatzen dira eskualdean.
Julia Ducournau, filmaren zuzendaria
Julia Ducournauk Junior film laburrari esker, Petit Rail d'Or saria lortu zuen Cannesko 2011ko zinema-jaialdian. Bere lehen film luzearekin, Grave (2016), Cannesera itzuli eta FIPRESCI Saria irabazi zuen. Aurten, Cannesko zinemaldiak film onenaren Urrezko Palmorria eman dio Titane lanari, Ducornauren bigarren film luzeari.
Titane urriaren 8tik aurrera ohiko zinema aretoetan ikusteko aukera izango da.
“Josefina” filmaren aurkezpena
Donostiako zinemaldiaren zikloa arrakastatsua izaten da Bilbon eta hala gertatu da beste behin. Filma aurkezteko Emma Suárez aktorea, Sergy Moreno ekoizlea eta Javier Marco zuzendaria izan ziren aretoan atzo iluntzean eta zuzendariak “aretoa beteta ikusteak” ematen zion poza adierazi zuen.