Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 

Zinemaldiko kartelaDonostiako Zinemaldia bukatu bezain laster lanen aukeraketa bat Bilbon ikusteko aukera izaten da eta hala izango da gaurtik eta igandera bitartean.

 

Azkuna Zentroak, Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, azken edizioan estreinatutako film-sorta bat aurkeztuko du. Programak zuzendari ezagunen eta berrien lanak biltzen ditu, zinemagintza ulertzeko modu ezberdinak uztartzeko asmoz. Aurten aurreko urteetan baino film gehiago ikusteko aukera izango da eta umeentzat ere proposamenak izango dira asteburuan. Hemen duzue programazioa


josefinaposter

Gaur emango zaio hasiera ziklo honi “Josefina” filmarekin arratsaldeko 19:30etan. Pelikula hau New Directors, Zuzendari berrien lanak biltzen dituen sailean ikusi ahal izan da Donostian. Javier Marco zuzendariaren lehen luzemetraia da eta Emma Suarez eta Roberto Alamo ditu protagonistatzat. Zuzendariak Goya saria jaso zuen “A la cara” (2019) film laburrarengatik orain dela bi urte.

Fotograma

Filmaren sinopsia

Juan espetxe-funtzionarioak igandero behatzen du Berta, presoetako baten ama. Azkenik, Bertarekin hitz egitea lortuko du, baina, ia konturatu gabe, beste aita baten itxurak egiten hasiko da, eta kartzela barruan Josefina izeneko alaba bat duela asmatuko du. Juan eta Bertak duten hutsunea betetzeko premiak, inguruan duten errealitatetik haratago elkar topatzera eramango ditu.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza