Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

queridos camaradas cartel 9887

Queridos camaradas lanak Veneziako Mostran Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen iaz eta Sevillako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zen. Andrei Konchalovski zuzendari errusiarraren azken lana da.

 SINOPSIA
1962an Sobietar Batasuneko Novocherkask hirian jazotakoa eta hamarkada luzez isilpean egon zen gertaeraren berri eskaintzen du Konchalovskik bere azken lanean. Alderdi Komunistako militante konbentzitua den emakume baten begietatik biziko du ikusleak filma. Protagonista bere ideal sendoak kolokan daudela ohartuko da, ezinezkoa egiten zaio motor fabrika batean greba egitearen ondorioz gertatutako sarraskia onartzea. Egoera horrek hirian sortutako kaosaren ondorioz bere alaba desagertu egingo da.

 Andrei Konchalovski zuzendariaren ibilbidea
Moskun jaio zen 1937an artista familia batean eta 60. hamarkadan sortu zen belaunaldiko zuzendari errusiar nabarmenetako bat da. Arrakasta hamarkada bat beranduago heldu zitzaion, eta besteak beste, “El tío Vania” (1971) aipatuko dugu. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuen eta Zilarrezko Maskorra jaso zuen. Ondoren, Karlovy Varyko Zinemaldiko Sari Nagusia jaso zuen “Romance of lovers” filmarekin (1974). Bost urte beranduago aurkeztu zuen “Siberiada” lau kapituluko film epikoa (1979) Canneseko zinemaldian Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratuz.
1980ko hamarkadan Estatu Batuetara joan zen eta Hollywooden “Runaway Train” (1985) eta “Tango and Cash” lanekin (1989) arrakasta lortu zuen. 90eko hamarkadan Errusiara itzuli zen, eta dagoeneko mende honetan “Dom Durakov” (2003) eta “Paraíso” (2016) filmek zilarrezko bi lehoi eskuratu dituzte Venezian. Zinemaldi berean Epaimahaiaren Saria jasotakoa da Queridos Camaradas.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza