Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 20 butaka gorria Caminho Longe kartelaCaminho longe dokumentala da asteazkenerako Iñaki Agirre zinemaldiak egiten digun proposamena. Fikziozko bi filmen ondoren, dokumentalari leihoa irekiko dio Ongarrik iaz Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean estreinatuko pelikula horrekin.

 

SINOPSIA
Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta, Frantzia eta Espainiak deportatu egin baitzuten 1986an. Kristiane Etxaluze bikotearekin egingo du bidaia.

2021 09 20 butaka gorria Caminho Longe 1
Josu Martinez eta Txaber Larreategik zuzendu dute filma eta ez da elkarrekin lan egiten duten lehen aldia. Elkarrekin zuzendu dituzte Sagarren denbora (2010) eta Prohibido recordar (2010) dokumentalak, Zinemiran aurkeztuak, eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) dokumental kolektiboan ere parte hartu zuten.

2021 09 20 butaka gorria Caminho Longe zuze josu txeber
Ez dira berriak Donostian, elkarrekin egindako lehenengo lana Sagarren denbora (2010) zinemaldian aurkeztu zuten eta are gehiago, dokumental horretako eta Caminho longeko protagonistak berberak dira, Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluze.

Filmaren trailerra:

  • Iñaki Agirre zinemaldiaren barruan, asteazkenean, irailaren 22an, emango dute 'Caminho longe' dokumentala, 21:00etan Herriko Antzokian filmaren emanaldia.
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza