Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 18 butaka gorria maixabel kartelaIciar Bollainek aurten Euskal Herrian filmaturiko azken lana Donostiako zinemaldian estreinatuko du, Maixabel. Blanca Portillo ikusiko dugu Maixabel Lasaren paperean eta Luis Tosar, Ibon Etxezarreta etakide ohiaren azalean.

Orain dela hilabete batzuk filmaketak iraun zuen bitartean Maixabel Lasa, Bollain eta aktoreekin batera ikusi genuen eta ikusi ez genituen solasaldiak ere izan zituzten aktoreek lana ondo prestatzeko. Iritsi da azken emaitza pantaila handian ikusteko ordua.

2021 09 18 butaka gorria maixabel

SINOPSIA
Blanca Portillok, Maixabel, Juan Mari Jauregi ETAk hildako burukide sozialistaren alargunaren rola hartzen du. Filma, senarra hiltzen duten unean abiatzen da. Luis Tosarrek atentatuaren arduradunetako baten papera egiten du. Film honek 2011n Langraiz bidearen bidez bultzatutako topaketak berrikusten ditu eta plan horren bidez, Maixabel Lasak bere senarraren hiltzaileekin elkartzeko aukera izan zuen espetxean.

2021 09 18 butaka gorria maixabel Iciar Bollain

ICIAR BOLLAIN
Iciar Bollain sarri ikusi dugu zinemaldian. Laugarrenez lehiatuko da Sail Ofizialean aurten. “Te doy mis ojos” filmarekin 2003an, Laia Marullek eta Luis Tosarrek, filmeko protagonistek, Zilarrezko Maskor bana irabazi zuten. Geroago, Mataharis (2007) eta Yuli (Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, 2018) lanekin itzuli zen Bollain Zinemaldira.

Filmaren trailerra

 Filma, zinemalditik kanpo, irailaren 24an ohiko zinema aretoetan ikusteko aukera izango da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza