Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 17 butaka gorria barreneus competencia oficial harriaDonostiako zinemaldiko aurtengo alfonbra gorrian Antonio Banderas eta Penelope Cruz ikusiko ditugu. Gaston Duprat eta Mariano Cohn zinemagile argentinarren azken lanak inauguratuko du Perlak saila. Filma Venezian aurkeztu berri dute.

2021 09 17 butaka gorria barreneus competencia oficial banderas cruz

 • SINOPSIA
Ospea eta gizarte-prestigioa lortu nahian, enpresaburu aberats batek arrastoa utziko duen film bat egitea erabaki du. Horretarako, izar onenez osatutako talde bat kontratatuko du: Lola Cuevas (Penelope Cruz) zinemagile ospetsu-ospetsua eta talentudun bi artista: Felix Rivero Hollywoodeko aktorea (Antonio Banderas) eta Ivan Torres antzerki-aktore erradikala (Oscar Martinez). Bi aktoreak mitoak dira, baina ez dira inola ere munduko adiskiderik onenak eta ego handia dute biek. Lolak gero eta proba bitxiagoak jarriko dizkie.


 • FILMAREN ZUZENDARIAK
Gaston Duprat eta Mariano Chon zuzendari argentinarrak ez dira berriak Zinemaldian. El artista (2008), El hombre de al lado (2009), El ciudadano ilustre (2016) eta Todo sobre el asado (Culinary Zinema, 2016) lanen arduradunek, zinemaren munduan girotutako tragikomedia hau ekarriko dute Perlak saileko lehiaketara.

2021 09 17 butaka gorria competencia oficial zuz

Perlak sailak estatu espainiarrean erakutsi gabeko urteko luzemetraia nabarmenen aukeraketak osatzen du, izan ere, film horiek kritikarien txaloak eta sariak jaso dituzte nazioarteko beste jaialdi batzuetan. Lan horiek Donostia Hiria Publikoaren Sarietarako hautagai izango dira eta Espainiako banatzaileei emango zaizkie ohiko zinemetara bideratu ditzaten.
Filmaren trailerra:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza