Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 14 butaka gorria leire urkidi hijos del sol kartelaDonostiako Zinemaldiaren 69. edizioa ostiralean, hilak 17an inaguratuko da eta ohiturari jarraituz, Ongarrik eta Elgoibarko udalak antolatutako iraileko Iñaki Agirre zine zikloa bezperan hasiko da. Aurten film iraniar batek emango dio hasiera, “Khorshid” da jatorrizko izenburua eta Hijos del sol bezala itzuli dute.

Veneziako Mostran aurkeztutako filma da eta aktore berriaren saria (Roohollah Zamani) irabazitakoa.

2021 09 14 butaka gorria leire urkidi hijos del sol sinopsia

  SINOPSIA
Alik, 12 urteko mutikoak, eta bere hiru lagunek bizirauteko eta beren familiei laguntzeko ahal dituzten lantxoak eta delitu txikiak egiten dituzte. Gertakari batek egoerari bira emango dio eta Aliri lurpean ezkutatutako altxor bat bilatzeko ardura emango diote. Misioa bere lagunekin partekatuko du eta horretarako Escuela del Sol-en izena eman beharko dute. Bertan, etxerik gabeko haurrak hezten dituzte eta altxorra handik oso gertu dago, beraz, ezinbestekoa dute misioa aurrera eramateko.

2021 09 14 butaka gorria leire urkidi hijos del sol umeak

  MAJID MAJIDI ZUZENDARIAREN IBILBIDEA
Majidi Iraneko zinema sozialaren erakusle nagusietako bat da, eta bere herrialdearentzat nazioarteko film onenaren kategorian Oscar sarietarako lehen izendapena lortu zuen 'Children of Paradise' filmarekin 1977an. Ia 10 urte beranduago, arrakasta lortu zuen Donostiako zinemaldian, “El padre” filma aurkeztu zuen Sail Ofizialean eta epaimahaiaren saria jaso zuen.

2021 09 14 butaka gorria los hijos del sol zuz Majid Majidi

'Children of the Sun' bere azken lanean Majidik haurren lanaren larritasuna du ardatz nagusitzat. Istorioa kontatzeko genero nahasketa erabili du, drama eta abentura filmen erdibideko lana osatuz.
Filmaren trailerra:

Javier Zurro zinema kritikariaren arabera, “Slumdog millionaire baino hobea, hunkitzen eta kontzientzia pizten duen istorioa da”.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza