Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 02 butaka gorria zinegoak 2021 posterGaylesbitrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko 18. edizioak genero identitatea, amatasun lesbikoa eta talde zaintza jorratuko ditu, besteak beste, martxoaren 14ra bitartean.

Aurten Bilboz gain, Lekeitio ere egoitza ofiziala izango da eta aurrez aurre zein “online” ikusteko aukera eskainiko dute. Behin zinemaldia bukatuta, 40 herritara iritsiko dira bertan ikusitako lanak eta Elgoibarren apirilean 28an izango da horietako batzuk ikusteko aukera.
Zinegoak jaialdiaren aurkezpen bideoa:

Zinegoak 2021 Iragarkia - Cabecera from Festival Zinegoak on Vimeo.


  FIK, DOK eta KRAK
Zinegoak hiru sail ofizialek osatzen dute: FIK (fikzioa), DOK (dokumentalak) eta KRAK (narratiba berriak). Hiru sail ofizialek 18 film luze bildu dituzte, horietatik 9 lehen lanak dira eta asko emakumeek zuzendu dituzte.
Film laburrei dagokionez, aurtengo edizioak hainbat gairi buruzko sei ziklo ezberdin antolatu ditu Bilborocken: “Haurtzaroa-Nerabezaroa” edo “Emakume zuzendariak” ohiko zikloekin batera, “Drag life” eta “Erresilientziak” ziklo berriak ere antolatu dituzte. Halaber, “LGTBI+ Nagusiak” zikloa berreskuratu dute eta urtero bezala “Euskal Begiradak” atala ere izango da.
Sébastien Lifshitz, Zinegoak 2021eko Ohorezko Saria.

2021 03 02 butaka gorria barren komunitatea zinegoak sebastian Zuzendari eta gidoilari frantsesak sexu, identitate eta genero aniztasuna landu ditu bere ibilbidean eta Zinegoaken hainbat aldiz parte hartu du, baita sariak jaso ere. 2004an, “Wild side” lanarekin Film Onenaren Saria lortu zuen jaialdiaren lehenengo edizioan. “Bambi” filmarekin, ostera, Lesbianismo eta Generoa saria jaso zuen 2014. urtean, eta “Les vies de Thérèse” dokumentala 2016ko inaugurazio filma izan zen.
Atzo, otsailak 28an, Sébastien Bilbon izatekoa zen bere azken lana aurkezten, “Petite Fille” baina azkenean bideokonferentzia bidez egin zuen aurkezpena. Horrez gain, aurten Lifshitzi buruzko atzera begirakoa antolatu dute BilboArten. Bertan, horretaz gain, beste ziklo berezi bat antolatu dute: “Brasil transbertsala”, trans pertsonek Bolsonaroren Brasilen bizi duten egoeraren ingurukoa.

2021 03 02 butaka gorria barren komunitatea zinegoak petite fille

'Petite fille' filmaren trailerra:

 ZG-HEDAPENA
Beste urte batez, jaialdia Bilbon amaitzen denean, Zinegoakek ibilbidea hasiko du Euskal Herrian barrena, herriz herri. Aurten 40 udalerrik baino gehiagok hartuko dute parte ZG Hedapenean eta Elgoibarren apirilak 28an izango dugu aurkeztutako lanen bat ikusteko aukera.

• Zinegoak sarean ikusteko aukera berria
Martxoaren 5etik aurrera, sail ofizialeko lan guztien lehenengo proiekzioa eta gero, Filminen leiho birtuala irekiko da jaialdiko film luze guztiak ikusi ahal izateko. Data horretatik aurrera, egunero hiru film berri estreinatuko dira (egunero bana sail bakoitzeko) eta gehienez 72 ordu egongo dira ikusgai. Azken hilabeteetan plataforma honen bidez hainbat zinemaldi jarraitzeko aukera izan dugu. Ez dauka zine aretoek duten magia, baina aukera aproposa da!

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza