Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 27 pierre cardin butaka gorria komunitateaPierre Cardin moda diseinatzailearen heriotzaren albistea ikusten ari nintzela, goian dagoen irudiaren atzeko aldeak deitu zuen nire arreta.

2019ko Veneziako Mostran aurkeztu zen “House of Cardin” dokumentala ikusi gabe dudala ohartu eta ikusteko modua bilatzen hasi nintzen online dauden plataformetan baina ez dut momentuz ikusteko modua aurkitu.

98 urte zituela hil zen abenduaren 29an Pierre Cardin jostuna. 2019an “Joker” filmak irabazi zuen Veneziako Mostra kritikarien artean eztabaida sakona sortuz. Zinemaldi hartara Pierre Cardin ere gerturatu zen berari buruz P. David Ebersol eta Todd Hughes zuzendariek egindako “House of Cardin” filma aurkeztera. Pierre Cardin moda munduan ohikoa zena apurtzeaz arduratu zen eta besteak beste, “pret a porter”aren sortzaileetariko bat izan zen.

2021 01 27 butaka gorria house of cardin komunitatea barren
Italian jaioa, bere familiak faxismotik ihes egin zuen Frantziara bi urte besterik ez zituela, eta bertan eraiki zuen bere lan ibilbidea. Filmak ibilbide hori eta bere ondarea berrikusten ditu. Cardin, Elsa Schiaparelliarekin hasi zen, ondoren Dior etxearen parte izatera heldu zen eta azkenean, 1950ean bere atelierra sortu zuen. Moda diseinu ikonikoak ez ezik, altzari piezak ere atera dira bertatik.

2021 01 27 butaka gorria house of cardin komunitatea barren kartela

Dokumentalak ibilbide profesionalaz gain bizitza pribatuaren xehetasunak biltzen ditu, hala nola, Jeanne Moreau aktore frantziarrarekin eta Andre Oliver diseinatzailearekin izandako harremanak. Lanarekiko zuen obsesioa ere jasotzen du, izan ere, Cardinen arabera, bere bizitzako sekretua “lana, lana eta lana” omen zen. Antzerkiarekiko zuen maitasunera ere gerturatzen du ikuslea, bere zaletasun handietako bat zen. XX.mendeko modaren gakoetariko bat ezagutzeko dokumental aproposa izan daiteke.
Dokumentalaren trailerra

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza