Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 06 butaka gorria anti kartelaLaburmetraiei tartea egingo diegu gaur. “Anti” filmak 1921.urtean kokatzen gaitu ipar Euskal Herrian eta “Colores” laburmetraiak egungo elkarrizketa baten lekuko egiten gaitu. Koloreen inguruko hausnarketa batean murgiltzen gaitu lau minutuz, zergatik deitzen diogu azal kolorea gure margo kutxako kolore konkretu bati? Noren azal kolorea da hori?

 Lau minutuz ume eta heldu baten elkarrizketaren lekuko gara haurra margotzen ari den bitartean. Hezkuntzan lantzen hasi den gai baten barneratzen gaitu ume baten hausnarketaren bidez.

2020 11 06 butaka gorria anti marrazten

Bi laburmetraiak Bilboko 2020 Zinema ikusezinaren nazioarteko jaialdian ikusi ahal izan dira urrian. Filmak Bizkaiako zenbait aretotan ikusteko
aukera izaten da. “Kultura Comunication Desarrollo” Gobernuz Kanpoko Erakundea orain 12 urte hasi zen zinemaldi hau antolatzen eta urtez urte
hazten ikusi dugu eta ikusle gehiagorengana iristen; tartean ikastetxeetara ere iristen da eta ikasleei filmak klase orduan eskaintzen zaizkie. Barakaldoko Nicolas Larburu Institutuko sarreran duten pantaila handian hilabetez zinemaldiari loturiko irudiak eta filmak aurreratu dituzte aurten.

2020 11 06 butaka gorria anti 2

Josu Martinez zuzendariaren “Anti” filma iaz Zinebin (Bilboko Zine Laburren eta Dokumentalen jaialdian) ikusteko aukera izan zen. Ondoren
Euskaltzaleen topaguneak aurtengo Laburbirako filmen artean aukeratu eta Elgoibarren irailean eman zuten. Dena dela, film laburrak ikusteko aukerak oraindik ere urriak direnez, eskertzekoa da hainbat zinemalditan programatzea. “Anti” filmak iraganeko Ipar Euskal Herrian kokatzen gaitu, 1921.urtean. Bertan, euskararen erabilera zen nagusi, euskaraz mintzo ziren familia eta lagun artean. Parisetik datorren irakasle berriarekin egoera hori aldatu egingo da, herrixkako umeak eskolan frantsesez hitz egitera behartuko ditu. Hizkuntza araua hausten duenak «anti» izeneko lepokoa jasoko du, umeen artean pasatzen joango dira egunean zehar, klaseak bukatzean anti-a daukan ikasleak zigor bat jasoko du. Horrelako ohiturek sortutako ondorioen inguruko hausnarketara garamatza filmak.
Trailerra:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza