Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 09 21 butaka gorria barren komunitatea Nomadland Antonio eta JokinAntonio Zabala eta Jokin Martinez lagunak dira eta sarritan zinea dute hizpide, asteburuan zinemaldian elkartu gara biekin. Lehena Bergarako zineklubeko kidea da eta bigarrena, Elgoibarko Ongarri zineklubekoa. Biei Zinemaldiko 68.edizioko film bat aukeratzeko eskatu diegu.

Bergararrak “Nomadland “ aukeratu du, Veneziako Mostrako urrezko lehoiaren irabazlea eta film horri helduko diogu gaur.

2020 09 21 butaka gorria barren komunitatea Nomadland

 • Sinopsia
Nevadako landa-eremuko hiri batek pairatutako kolapso ekonomikoaren ondoren, Fernek bere kamioneta prestatu eta gizarte konbentzionaletik kanpo nomada moderno gisa bizitzeari ekingo dio. Filmean Linda May, Swankie eta Bob Wells benetako nomadek parte hartu dute eta Fernen aholkulari eta adiskideak izango dira Mendebaldeko Estatu Batuetan planteaturiko esplorazioan.

2020 09 21 butaka gorria barren komunitatea Nomadland Fotopelícula 22201
 • Adituen iritzi eske
Antonio Zabalak film honen aldeko apustua egin du Chloé Zhao zuzendariaren azken lana bikaina izan zelako, “The Rider” rodeoaren munduan girotutako lana aurkeztu zuen 2017an. Horrez gain, “Nomadland” filmaren protagonista Frances McDormand aktoresa da, beraz, pelikula interesgarria izan daitekeela uste du.
Filma Perlak sailaren barnean dago. Sail honek nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak edo kritika onak jasotako lanak biltzen ditu eta zinemaldiko sail arrakastatsuenetako bat da. “Nomadland” orain dela gutxi bukatu den Veneziako Mostrako sariarekin dator.

2020 09 21 butaka gorria barren komunitatea Nomadland zuzendaria

Chloé Zhao, Pekinen jaiotako zuzendariak laburmetraiak zuzendu ondoren lehen luzemetraia, “Songs My Brother Taught Me” (2015) Sundanceko zinemaldian estreinatu zuen eta ondoren, Cannesko Quinzaine des Réalisateurs sailean ikusteko aukera izan zen. Azken sail honetan aurkeztu zuen Antonio Zabalak aipatu duen “The Rider” filma 2017an eta Estatu Batuetan Oscarren bezperan eman ohi diren Independent Spirit Awards sarietarako lau izendapen lortu zituen.
Filmaren trailerra:

Jokin Martinez Ongarriko kideak Naomi Kawaseren ASA GA KURU / TRUE MOTHERS lanaren aldeko apustua egin du eta hurrengo egunetan aztertuko dugu.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza