Scarlett Johanson protagonistatzat duen “Under the Skin” ikusteko aukera izango dugu asteburuan Iñaki Agirre Zinemaldian.
2013an estreinatu zen filma, Veneziako eta Torontoko nazioarteko zinemaldietan parte hartu zuen baina 7 urte behar izan ditu gure pantailetara iristeko. Filmaren inguruko iritziak oso kontrajarriak izan dira.
• Sinopsia
Estralurtar batek emakumez mozorrotu eta Eskozian barrena bidaiatzen du. Bidean gizonezkoak bere kamioian sartzeko engainatzen ditu. Zientzia fikzioa eta beldur generoan sailkatu dute Jonathan Glazer zuzendari britaniarraren lana. Filma, izen bera duen Michel Faberren liburuan oinarrituta dago.
Filmaren trailerra: