Kataluniako hamabi buruzagi politiko eta sozial independentisten kontrako epaiketa salatzeko, gaur, otsailak 12, Herriko Enparantzan batuko gara, 19:00etan.
Ideiak, proiektuak, zirriborro batean irudikatutako nahiak… Ez da erraza nahi dugun guztia lortzea. Baina badakigu gogor lan eginez gero, nahi horietatik asko lortu ditzakegula. Ideia izatetik, egi bihurtzerako prozesua luzea izan da; lana, elkarlana, deiak eta dirulaguntzak, gogoetak… Baina azkenean… Rokodromoa egi bihurtu dugu!