Gaztelekuan, ate irekien eguna antolatu dugu, urriaren 9an, asteazkena, arratsaldeko zazpietan, erabiltzaileen guraso, tutore, hezitzaile, bizilagun eta zerbitzua ezagutu nahi duen edozein herritarrentzat.
Irailaren 22an iragarrita zegoen Elgoibar Bi Erroberatan ezin izan genuen gauzatu. Arrazoi nagusia beharrezkoa den segurtasun guztia bermatu eta legeak eskatzen dituen baimenak eguneratuta izatea izan zen.
Gaztelekuak ikasturte berriari ekingo dio hilaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan. Aurtengoan zerbitzua 2002-2007 bitartean jaiotakoei eskainiko zaie. Zerbitzua doakoa da.
Lasterketa eguna
Eskerrak eman nahi dizkiet Kirolene kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoari eta Emakunderi, emakumeen euskal erakundeari. Saria emateagatik baino gehiago, mendia euskaraz bizi dugun emakumeoi hitza eta oihartzuna emateagatik. Lagun batek proposatuta aurkeztu nuen nire lantxoa Kiroleneren mendiko film lehiaketara.
Oraingoan bai! Azken hiru urtetan elurrak eta haizeak ez zigun Aloñako mendi irteera egiten laga, baina igande honetan zapaldu genuen Aloñako tontorra, azkenean.