Pozik nago, ametsa egia bihurtzeko bidean delako. Baina aldi berean, niretzat ez da ohikoa familia etxean utzita Gabonetan mendira alde egitea.
2019. urtean zehar burututako ekintzen laburpen bideo bat Youtubera igo dugu.
6 egunetan lehen aldiz ispilu batean ikusi dut nire aurpegia. Esnatu orduko. Puztu-puztu eginda daukat. Hankak eta oinak ere puztuta dauzkagu denok. Garaieraren ondorioak dira.
Juernes! Gaur kamiseta garbia. Kaka eginda nago. Oro har, kaka eginda gaude. Gaurkoa luzeena eta gogorrena izango omen da. Baina azkoitiarrek esaten duten bezala: “esto es, ir hasiendo!” Halaxe atera naiz. Sin prisa pero sin pausa.