Berdintasuna Elgoibar

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

JAIKI gazte prekaritatea kanpainaGazteok lan munduan bizi ditugun zapalkuntza eta egoera prekarioak azaleratzeko bideo kanpaina jarri dugu martxan Jaikitik, Elgoibarko zenbait gazteren testigantzak bildu eta horiek salatuz. 

Mugikortasun behartua, aldi baterako kontratuak, ordaindu gabeko praktikaldiak, arriskuak… eguneroko ogia dira ekoizpen modu kapitalistan, eta gazteok gara maiz kate horren begi ahulena.
Askotan modu akritikoan irensten ditugun arren egoera hauek ez direla ez normalak, ez naturalak eta ez onargarriak aldarrikatu nahi dugu Jaikitik, eta ez garela isilik geratuko. Zuk ere halako egoeraren bat bizi izan baduzu zure testigantza modu anonimoan zabaltzera gonbidatu nahi zaitugu azpiko galdetegi honen bitartez: https://docs.google.com

Bide batez Maiatzaren 1ean Eibarren egingo den eskualdeko manifara ere animatu nahi ditugu gazteak. 12:00etan izango da, Untzaga plazatik abiatuta. Langile gazteok ere antolakuntza eta borrokaz egingo diogu aurre sistemari! 

Hona bideo kanpainako aurreneko bideoa:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza