Berdintasuna Elgoibar

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Baditugu liburutegiko galdetegiaren emaitzak. 166 lagunen erantzunak aztertu ostean, hauek dira daturik adierazgarrienak:

ORDUTEGIA

Erantzun dutenen %85,2arentzat liburutegiaren ordutegia desegokia edo oso desegokia da.
Gaiarekin lotuta gehien errepikatu diren iruzkin edo eskaerak hauek dira: eguerditan irekita egotea edo itxiera tartea murriztea, arratsaldetan beranduago ixtea eta azterketa garaian ordutegiak luzatzea.

01 ORDUTEGIXAordutegia

EGUTEGIA
Irekiera egutegiari dagokionez, %83,5ak baloratu du negatiboki. Honakoak aipatu dira hobetzekoetan gehien: azterketa garaian egutegia zabaltzea, asteburuetan zabalik egotea (gutxienez larunbatetan) eta opor garaiko egutegia moldatzea.

02 EGUTEGIXAegutegia

EROSOTASUNA
Erantzun dutenen %89,6arentzat Elgoibarko liburutegiak ez ditu baldintza egokiak eskaintzen eroso ikasi ahal izateko.
Gaiarekin lotuta honakoak aipatu dira: argiztapena hobetzea, ikasteko gunea handitzea, ikasteko guneko baldintzak hobetzea eta isiltasuna eta insonorizazioa hobetzea.

03 EROSOTASUNAerosotasuna

ISILTASUNA
Isiltasunari dagokionez, erantzun dutenen %61,3arentzat oso desegokia da, eta %30,1arentzat desegokia. Atal honetan da balorazioa baxuena.
Askotan errepikatu da isiltasuna hobetu beharra. Horretarako hainbat proposamen aipatu dira: kaleko insonorizazioa hobetzea, adin eta funtzio desberdinetarako eremuak hobeto bereiztea edo ikasketa gunea hobeto banatzea adibidez.

04 IXILTASUNAisiltasuna

BALIABIDEAK
Atal honetan izan da positiboena balorazioa, eta hala ere liburutegiko baliabideak desegoki edo oso desegokitzat jo ditu erantzun dutenen ia 10etik 8k.
Gehien aipatu direnak hauek izan dira: ordenagailu gehiago eta hobeak jartzea, liburuen ordena eta mantentzea hobetzea, entxufe gehiagoren beharra bai ikasketa gunean eta bai liburutegian orokorrean eta sarea hobetzea.
Aipamen berezia merezi du espazioaren banaketak, askotan errepikatu den puntua baita. Talde lanetarako gelak gehitzea, haurren gunea bereiztea, harrera bereiztea edo ekintzetarako (hitzaldiak, tailerrak…) gune propio bat izatea proposatu dira besteak beste.

baliabideak

Azkenik, beste herri batzuetako adibideak jarri ditu batek baino gehiagok hobetzeko eredu gisa: Oñatiko Kultur etxea eta bereziki Ermuko udal liburutegia eta Izarra Centre.

Honen aurrean Jaiki-tik batetik eskerrak eman nahi dizkizuegu galdetegia bete duzuen guztioi, eta bestetik bilera baterako deialdi luzatu nahi dugu, denon artean datuak aztertu eta aldarrikapen zerrenda bateratu bat adosteko, bai epe motzean burutzeko aldaketekin, bai epe ertainean eraikiko den liburutegi berrirako kontuan izateko eskaerekin.
Otsailaren 3an izango da kedada, Gaztetxean, eguardiko 12etan. Gonbidatuta zaudete guztiok, denon artean lortuko dugu!

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza