Berdintasuna Elgoibar

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ostegunean aurkeztu genuen aurtengo kanpaina. Azpian dituzue bideoa eta testua.

 

Zenbat aldiz joan zara Eibarko liburutegira Elgoibarkoa itxita zegoelako?
Ze aurpegi geratzen zaizu liburutegian ikasten hasi eta ordu erdira gela hustu behar duzula esaten dizutenean?
Zenbat desesperatu zinen era guztietako ohiu zaratek selektibitaterako ikastea oztopatu zizunean?

Errebalidak, dirutza balio duten masterrak, hizkuntzak… Gero eta ikasketa luze eta konplexuagoak exijitzen zaizkigu gazteoi eta aldi berean horretarako baldintzak ukatu. Ez da ikasleen egoera soilik, noski. Kapitalaren sistemak tresna bezala erabiltzen gaitu gazteok, gure indarra xurgatu eta gure bizkar aberasteko. Egoera horretan ikasle eta langile gazteok duinak ez diren baldintzei egin behar diegu aurre.

Marko orokor horretan kokatuko dugu gure aurtengo lanketa, gazteok modu gordinean gure gorputz eta bizitzetan jasaten dugun klase zapalkuntzan. 
Bide horretan lehen mugarri bezala herriko liburutegiaren baldintzen hobekuntza bilatuko dugu: izan ere elgoibarko ikasleok (eta ikasle ez garenok) beharra dugu baldintza egokidun liburutegi bat izateko. Gaur egun betetzen ez diren baldintzak: zaratak, ordutegia oso mugatua izateak, egutegiak, erosotasun faltak… beste herri edo leku batzuetara jotzera behartzen baitu jendea.

Zerutik erortzen ez zaizkigun hobekuntzen zain geratu gabe, gure esku hartu nahi dugu eraldaketa hori. Epe laburrean konponbideak martxan jarri nahi ditugu, elgoibarko gazteok ikasteko leku duin bat izan dezagun.

Horretarako hasteko eta behin herriko gazteok liburutegiaren inguruan duzuen iritzi eta ikuspuntuak jaso nahi ditugu, hortik abiatuta konponbideak martxan jartzeko. Beraz, sare sozialetan zabalduko dugun formulario labur bat betetzera gonbidatzen ziatuztegu, eta ikasturtean zehar egingo ditugun ekintzetan parte hartzera ere bai.
Elgoibarren gazteok duintasunez ikasi eta lan egin nahi dugulako. Zapalkuntzen aurrean jaiki eta aurrera!

Hemen galdetegia: https://docs.google.com/…/1h6q0FEfIlu5B-Gcs5H4BqNR9hS…/edit…

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza