Berdintasuna Elgoibar

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Duela pare bat urte mahai gainean jarri genuen Jaiki gazte taldetik Elgoibarko gazteok etxebizitza bat izateko genuen zailtasuna, eta aldi berean herrian 732 etxebizitza hutsik egotearen kontraesana. Zentzu horretan bi eskaera egiten genizkion udalari, abiapuntu gisa: Elgoibarko etxebizitza hutsen inguruko diagnostiko sakon bat burutzea eta herritarren beharrei egokitutako etxebizitza politika aurrera eramatea.

Ordutik denbora joan den arren, bi berri izan ditugu azken hilabetean gaiarekin lotuak: batetik Udalak etxebizitzen alokairurako diru laguntzak eskainiko dituela herriko gazteentzat, eta bestetik herriko etxebizitza hutsen diagnostikoa martxan jarri duela.
Bi albiste horien aurrean azpimarratu nahi dugu positiboki baloratzen dugula behingoan Elgoibarko Udalak etxebizitzaren gaiari heltzea. Dena den kontziente izan behar dugu bi neurriok ez direla konponbidea izango eta lanean jarraitu beharko dugula herri mugimenduetatik etxebizitza eskubidea bermatua izan dadin. Izan ere, Udalaren aldetik emandako bi pauso horietatik abiatuta ondorioztatzen dugu agerian geratu dela gazte problematiken aurrean gazteok kolektibo moduan presio egitea ezinbestekoa dela instituzioek kontuan har gaitzaten eta gure egoera prekarizatuari buelta eman diezaiogun.
Etxebizitza lehen mailako beharrizana eta eskubidea den neurrian, kapitalak gobernatutako herri honetan ukatua izaten jarraituko du gazteontzat eta beste gizarteko esparru zabal batzuentzat. Neurriok betiko poltsikoak puztera (inmobiliariak, eraikuntza enpresak…) bideratuak izateko kezka ere hor dago, adibidez diru laguntzen agerpenetik abiatuta alokairuen prezioak igoz. Horregatik jarraitzen dugu zilegiztatzen egoera horri vuelta emateko sortutako proiektu oro, izan okupazioa zein bestelako edozein alternatiba.
Argi dago beraz etxebizitza eskubidea oraindik ez dagoela bermatua, lehentasunezko lanketa izaten jarraitu behar duela. Hortaz gure gonbidapena aurrerantzean ere bai etxebizitzaren inguruan bai sufritzen ditugun bestelako zapalkuntzen aurrean ere jaikitzeko. Bagoaz aurrera!

 



Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza