Jaiki Gazte taldea 2016ko udan sortu genuen, gizarteko problematika desberdinak gazte perspektiba batetaik lantzeko. Ordutik besteak beste etxebizitza eskubidearen, feminismoaren... inguruan jardun dugu. Azken hilabeteetan independentziaren aldeko dinamika batean dihardugu, independentzia eraldakuntzarako eta naizo/genero/klase zapalkuntzak gainditzeko tresna gisa ulertuz.
Orain arte sare sozialetan presente egon gara, eta aurrerantzean barren.eus-eko komunitatean ere izango dugue gure berri. Edozer komunikatu nahi izanez gero Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera ere idatzi dezakezue.
Lehenengo post hau azken astean aurrera eraman dugun dinamikaren berri emateko aprobetxatu nahi dugu. Galdetegi bat proposatu dugu, Elgoibarko gazteek generoaren, klasearen eta nazioaren inguruan dituzten bizipenak bildu eta aztertzeko asmoz. Bihar arteko epea duzue galdetegia erantzun nahi duzuenok, animatu!
5 minutu baino ez dira izango, eta guztiz anonimoa izango da.
- Galdetegia erantzuteko esteka: https://t.co/BMnkeQP4Eq