Arno Guraso Elkartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Apirilaren 20an zorrien prebentzioari eta zorrien kontrako tratamenduei buruzko hitzaldia antolatu genuen Mendaroko Arno guraso elkartekook, Irrintzi ileapaindegiko Amagoia Basurto eta Lucia Dieguezen laguntzarekin.

Orrazkera ezberdinak egiten ere irakatsi ziguten, eta lerro hauen bidez, gure eskerrik beroena eman nahiko genieke, hain saio polita antolatzen laguntzeagatik. Eskerrik asko, era berean, saiora batu zineten guraso eta ume guztioi ere. Hona hemen, saio horretako argazki batzuk.

2015 04 23 arnogurasoelkartea3

2015 04 23 arnogurasoelkartea2

Era berean, eskerrik asko, igandean Urkulura egindako mendi irteerara etorri zineten guztioi. Ez da ikasturteko lehenengo irteera izan eta azkena ere ez da izango, maiatzean Mutrikuko Olatz auzora egingo dugulako hurrengo irteera. Oraingoan, baina, Aretxabaletara joan gara, eta handik, bidegorriz, Urkuluko urtegira igo ginen oinez. Bidean, Etxeberri izeneko baserrian geldialdia egin genuen. Esnetarako behiak dituzte Etxeberrin eta han behiak nola jeizten dituzten, txahal txikiak nola hazten dituzten eta orohar baserriko egunerokoa nolakoa den ikusteko aukera izan genuen. 250 behi-buru dituzte Etxeberrin, eta prozesu guztia automatizatuta dute. Goiz parte polita igaro genuen guraso eta haurrok, eta horrek lanean ilusioz jarraitzeko indarra ematen digu. Mila esker, beraz, irteerara batu zineten guztioi. Mendi ibilaldiko argazkiak: Igor Ezenarro.

2015 04 23 arnogurasoelkartea4

2015 04 23 arnogurasoelkartea2015 04 23 arnogurasoelkartea1

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza