Angel Ugarteburu

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Goizetan gehienetan 7:30etan, bozgorailuz esnatzen gaituzte: Good morning ladies and gentlemen, good morning! Eguneko programaren berri pantailan agertzen den bitartean. Jason Edmonds komandantea da egitarauaren berri ematen diguna.

Lehenago jaiki direnak ere badira eta, goizalbako orduetan balea edo fokaren bat ikusi eta argazkia atera nahirik. Behelainoa tarteko, ziurrenik, eurek ikusten gaituzte baina guk banaka batzuk baino ez, eta ikusten ditugun apurrak ere ikustezin bihurtzen ditu lainoak. Irudikatu, ikusi baino gehiago.

angel ugarteburu zodiacera 5kapGurekin eskifaiako partaide gisa datorren Tony Oxford kantariak egunero asmatzen ditu egunari dagozkion ahapaldi batzuk eta kitarraren laguntzaz kantatu. Ahots ederra du eta asmatzeko gaitasuna ere bai. Gure arteko batzuek Benito deitzen diote eta beste batzuek, Leonard Cohen. Saio eder askoak eskaini dizkigu Ternuako herri bateko alkate izateaz gain, maisua eta kantaria ere baden honek. Ternuar abertzale sentitzen da eta gure kantu eta, ohitura eta dantzekiko interes berezia erakutsi du. Zodiac-etako gidari ere bada eta kantuan eramaten gaitu ur gainetik saltoka. Halaxe doa gomazko ontzia, mutikotan ur gainetik botatzen genuen harri zapala bezalaxe.

angel ugarteburu zidiaceak otziaatzean 5 kap

Hotz handirik ez baina itsasoa dantzan.- Honek ere txotx, mekauen zotz! Urduritasuna nabari da zodiac-etan sartu aurreko minutuetan. Hiru taldetan banatu gaituzte eta bozgorailutik gure taldeari noiz deituko zain gaude. Diziplinaz jokatzen dute antolatzaileek, sartzean zein irtetean kontrol zehatzak eginez. Zodiac-etara sartzeko era aldez aurretik erakutsi digute, beti ere laguntzeko dauden bi pertsonen eskumuturretik trinko helduz, karelean eseri artean. St. John-en, Red Bay-n eta Placentian izan ezik, denetan behar izan ditugu belaunetarainoko gomazko botinak. Izan ere, itsasoaren egoerak eta uraren sakonerak eskatzen duen arabera, batzuetan kostatik hurbilago edo urrutirago ainguratzen dute ontzi handia. Gurekin doan Bermeoko batek badu itsasontzien berri eta xehetasun teknikoak azaltzen saiatzen da. Kate-hots handia entzun dugu eta berak eraman gaitu goiko zolara, handik aingura nola botatzen duten ikustera. Kate luzea bota dute. Hondoa sakon dagoen seinale. Red Bayera egitekoak ginen bigarren ateraldia itsaso txarrak eragotzi zigun.

Izan ere, bidaietako batean gehienok blai geratu ginen, jantzi bereziak eraman arren. Irakiten bor-bor dagoen lapikoaren antza zuen askotan ur azalak. Estropaden antza ere hartzen zuen, batzuetan gure ibilaldi horrek. Zodiac batekoak Kortarena egiten zuen eta besteak Amunarrizena eta elkarri destainaka joaten ginen: - Eskuinerago! Traban zaude eta! batak eta – Yo voy por mi calle. A mi no me fastidia nadie e!. -Laga atzean horiek!- gidariari.

angel ugarteburu 5kap icebergNiretzat gozagarria zen abiada handian, iceberg banakei izkin eginez, badietara hurbiltzea. Egia esan, olatu gaineko jauzi horiek handiak zirenetan gerria erasanda bukatzen nuen. Badia barruan bareago zegoen itsasoa eta erraz samar lehorreratzen ginen.

 

∞ Aurreko sarrerak:

  1. Ternua-Newfoundland
  2. Balea: fantasia eta errealitatea
  3. Euskal itsasgizonak baleen atzetik
  4. Euskararen arrastoak
  5. Euskaldunak protagonista
  6. Balea mota ezberdinak
  7. Desagertzeko zorian
  8. Apaizak baino hobeto
  9. Prestaketa lanetan
  10. Honek Pasaia ematen du
  11. Sartu gara ontzian
  12. Zientzia eta sagardoa

 

Angel Ugarteburuk euskal baleazaleek Ternuan laga zuten arrastoari segika joango den espedizioan parte hartuko du (2017-06-14)

Gida komertziala

Gida komertziala 2017

 

GUREAN.EUS

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza