"Gaurkoa etapa nagusia da, luzeena eta gogorrena. 22. kilometrora iristen garela ikusteak asko lagunduko dit psikologikoki, Igone". Hankak uste baino askoz hobeto esnatu zaizkigu gaur eta solasaldi ederrean egin ditugu lehen kilometroak eta orduak. Lasai-lasai, gehiegi estutu gabe.
2018an zerbait ezberdina egin nahi nuen, dortsala jantzita, baina zerbait berezia. Urtebe eta erdi inguru da Igonek eta biok elkar ezagutu genuela. Amets egiten duen pertsona iruditu zitzaidan hasieratik eta horregatik jo nuen harengana: amets bat elkarrekin gauza genezakeen susmoa neukan. Bete-betean asmatu nuen.
Lofotenetik iritsi eta muxu bat emanez agurtu nituen eskiak garajean. Apirilak 8 egun baino ez zeuzkan eginak, eta gogotsu nengoen mendi lasterketetan hasteko. Gutxi entrenatuta ere, Arrasate-Udalatx eta Aloñako mendi lasterketetan atera nahi nuen. Eguraldi makurra izanagatik, goizean goiz hainbat korrika saio egin nituen bi astean. Ederra izan zen. Buruak baietz esaten zidan, eta gorputzak ere bai.
Urte eta erdi inguru da elikadura errotik eta erabat aldatu nuela. Aldaketa horrek, neurri handi batean, bizitza bera ere aldatu zidala esango nuke. Ordutik elikadura aholkuak ematen saiatu naiz inguruko lagun eta senideei; ez noski, arlo honetan daukadan jakituragatik, nik neuk bizitako esperientzia kontatuz, zerbait laguntzeko asmoz, baizik.
Hiru hegaldiren ostean, buruko mina nagusitu zitzaidan bidaian. Ez gaude ohituta: ez hegazkinean bidaiatzen, ez leku itxietan horrenbeste denbora egiten. Etxetik irten eta 20 ordura iritsi ginen Lofotenera, Norvegiara.
Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak,
jendarme auto bat bidean
bildots artean pasatzen.