Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Osteguna. Pintxopo eguna! Beraz, praka garbiak. Gaur lo gutxi egin dugu. Bart hizketan lizatu ginen Nuria eta biok. Mendiko lagun bat baino hoberik ez dago. Agur, Kharikola!

2019 11 10 loramen nepal everest trail 3 etapa mendiak3. etapa. Hola! kharikola!

Zenbat balio du te batek Himalaian? Ez dauka preziorik. Everesti begira? Mila izarren prezioa.

2019 11 13 ainhoa lendinez nepal everest trail ETR 2019 191110 03Norekin zoaz, loramen? Loramenekin eta loramenegaz. Eta zurekin Jani, eta zurekin Maite. Liherrekin, ahizpa eta gurasoekin. Jose, Gotzon, Urko eta lankide-lagunekin. Jaio eta Amaiarekin. Gasteizkoarekin, Zarauzkoarekin, Bilbo eta Bergarakoekin. Euskal Herriko mendizale guztiekin noa. Ondo egongo naiz.

Lasterketa eguna

Eskerrak eman nahi dizkiet Kirolene kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoari eta Emakunderi, emakumeen euskal erakundeari. Saria emateagatik baino gehiago, mendia euskaraz bizi dugun emakumeoi hitza eta oihartzuna emateagatik. Lagun batek proposatuta aurkeztu nuen nire lantxoa Kiroleneren mendiko film lehiaketara.

2018 12 11 Ainhoa lendinez teide hegazkinetikEmelie Forsberg mendizale norvegiarrak iaz egin zuen 0-4-0 izeneko ibilbidea, Kanariar Uharteetan. Hark ametsa bete, eta orduan sortu zen nirea. Ez neukan ibilbidearen berri, baina han eta hemen galdetuta, berehala sartu nuen ilusioen zerrendan. Ni ez naiz bereziki hondartza zalea, baina liluratu egin ninduen. Itsasoaren mailatik abiatu, zerua ukitu eta berriz oinak itsasoko uretan murgiltzea zen helburua.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza