Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 12 1 Loramen komunitatea barren aneto 1. etapa: Besurta-Collado Barrancs-Collado Salenques-Estany Negre-Cap de Llauset

2. etapa: Cap de Llauset-Collado Vallibierna-Collado Soller-Brecha Llosas-Collado Coronas-Paso Mahoma-Aiguallut-Besurta

Vuelta al Aneto, edo crónica de una muerte anunciada.

Barruari entzun, sentitu, eta egin. Bizitzako iparorratz moduan. Hori esaten dit psikologoak. Kasu egin diodanetan, asmatu egin dut. Baita ondoren gauzak gaizki joan badira ere. Damurik ez. Duela hilabete, Korrika hastear zelarik, Chamonix-Zermatt egiteko aukera sortu zitzaidan, lagun jator batzuekin. Aspaldiko ametsa da. Bat-batean, bizkarreko min galanta, eztarriko mina ere bai. Joan edo ez joan, ezbaian nengoen. Lagunei ezetz esan nienean joan zitzaizkidan minak. Eta inoiz baino gehiago gozatu dut aurten Korrikarekin.

Aneto oso mendi maitea da gurean. Hainbat aldiz egon gara Pirinioetako sabaian. Eskiekin hari buelta emateko gogoz nengoen aspalditik. Eta iritsi da aukera. Aste Santuan lagun bihotzeko batekin ametsa bete ezinik, eta, orain eskutik eskura. 20 bat asteburu egingo nituen aurtengo neguan Pirinioetan, baina orain ezetz esaten dit barruak. Eta dudak dauzkazu, eta zalantzak, eta eztarriko mina, eta bizkarreko minik ez, baina sabela nahasia. Ez nago talde handietan ibiltzeko tenorean. Ez daukat gogorik jendetzarekin mendira joateko. Baina bai, agian, lasterketa jendetsu batean parte hartzeko. Gizakion inkongruentziak.

Baina lagunek animatu naute, etxekoek ere bai. Eta pentsatu dut, gainditzeko sortzen ditugula beldurrak. Zerk ematen dizu beldurra? Ba egin huraxe. Zer gorroto duzu? Ba egin huraxe. Buruari erakusteko, beldurrak gezurra direla. Psikologoaren esanak. Amen.

Eta joan naiz Benasquera. Ustez elikadurarekin horrenbeste zaintzen dudan heste mindu honi jaramonik egin gabe. Hesteetan baitaukat nik erabakimena. Batzuei eskuak izerditzen zaizkie bizitzaren bidegurutzeetan ezker edo eskuin aukeratu behar dutenean, ilea zuritu edo tripak nahasi. Niri hesteek hitz egiten didate. Eta bidaian barreak eta konfidentziak. Eta zorteduna naizela sentitu det, lagunak dauzkadalako, nire pasioa nirekin bizi nahi duten lagunak. Eta aldi berean, bizitzan oso gutxitan sentitu dudana. Sentsazio desatseginenetakoa niretzat: beste nonbait egoteko nahia. Zeren gauza bat da oinak hemen eta burua han edukitzea, hori meditatuz konpon omen liteke. Batzuontzat ez delako erraza beti orain eta hemen egotea. Baina bizitzan leitmotiv bihurtzeko eskatu zidan psikologoak, eta saiatzen ari naiz. Asko dakielako, nitaz batez ere, eta laguna delako. Besterik da, ordea, sentitzea ez zaudela egon nahiko zenukeen tokian. Putada bat da hori.

Esnatu naiz goizean eta, ikusirik mendiaren paradisuan nagoela, hesteei adina jaramon egin diet bart gaueko pentsamenduei. Eta zokoratzen saiatu naiz. Atzoko nekea izango zen, Karakaten gora eta behera ibiltzearen ondorenak.

Elkartu gara gainerakoekin, eta agurtu ditut. Sin fogosidades. Aspaldian isil antzean sumatzen nauela esan dit batek. Badakizue, wasapak helaraz ditzake batzuetan usaina, sentimenduak eta taupadak. Batzuetan ez da asmatzen besteak zein helbururekin edo tonurekin bidali dizun mezua, baina beste batzuetan bai.

2022 05 12 2 Loramen komunitatea barren aneto errezeta

Hasi orduko konturatu naiz ez daukadala hitz egiteko gogorik. Neure baitara joateko gogoa, bai. Eta ezagutzen ez dudan taldekide bakarti baten babesa bilatu det. Aurretik doa, bakarrik, sin prisa pero sin pausa. Es la mia. Ez nau ezagutzen eta badakit ez didala egingo galdera sakonik. Harrapatu det, eta baimenik eskatu gabe heldu diot haren orpoari. Eskien arrastoan sartu natzaio. 

Lepoetara iristen denean atzekoen zain gelditzen da. Nik aurrera joan nahi det. Ez det inoren zain egon nahi. Ez daukadalako gogorik barreka ibiltzeko, huntaz eta hartaz. Eta are gutxiago elkarrizketa existentzialen inguruan. Egurrean joan nahi det, gorputza nekatu, burua nekatu dadin. Eguraldiaren makurraz hitz egin diot sokalagun berriari. Irribarre txiki bat egin dit. "Elurra oso ondo dago", esan dit. Puta Soria, pentsatu det.

Nire eski maila penagarriaz barrerik egin gabe, eman dizkit aholku batzuk jaitsieran. Eskerrak eman dizkiot. Russel iparra bat-batean, eskuinean. Por culo hartzera bidali nau gaur Russelek. Gure aitak esaten zuen, mendi garaiek beti egin izan diotela inpresio handia. "Estan ahi, como diciendo: ven si tienes huevos". Russeleko kanalari begiratu eta burua jaitsi det, lotsaz. Nire ametsen zerrendan idazten ausartzea ere...

Tarteka euskaldun mendizale jatorrekin egin degu topo. Eta eroso egin diet adio. Hitz banalak direlako. Inora ez doazen elkarrizketak. Etxekoek esnatzen behar dute oraino. Amoñik ikusiko balu non nagoen, pondría el grito en el cielo. Mezu bat bidali nahi diet etxekoei, pozik nagoela esanez. Zorionez, ez dago koberturarik, eta aurreztu det gezurra.

Llausetera gerturatu ahala, eguzkiak indar hartu du. Erratz batekin ari da lainoak garbitu nahirik, eta dabilen harria bezala, ari da. Stany Negrera bidean, kanal moduko batera iritsi gara eta duintasunez jaisteak eman didan poza sentitu det erraietan. Oso naiz lehiakorra. Neure buruarekin batez ere.

2022 05 12 3 Loramen komunitatea barren anetoSoller

Aterpetxearen teilatua ikusi det, eta hartu nau sentimendu epel batek, etxera gerturatzen zareneko sentimenduak. Negu giroa baretu du, eta eguzki galdatan gaude terrazan. Lekua zoragarria da. Orain urte eta erdi etorri nintzen lehenengoz Cap de Llausetera. Orduan gauza arraroak sentitzen nituen barruan. Baina ez ziren oraingo barne gatazkak, orduan gorputza ari zitzaidan borrokan. Llausetetik bueltan esan zidaten kirofanotik pasa behar nuela, eskuin obariotik gertu sortu zen koskor bat kentzeko.

2022 05 12 4 Loramen komunitatea barren aneto leihotikCap de Llauset

Orain ez daukat gorputza borrokan, orain burua ari da kolpeka. Beber esta mal visto, pero cómo nos gusta. Eta horixe egin det. Kamarera lanak hartu ditut. Nik neuk ere ondo ulertzen ez dudan instintu ezezagun bati jarraika. Edan egin nahi det, eta buruari bueltak emateari utzi. Cervezas a discrecion. Eskerrak taldekide gehienak euskaldunak diren, edanzaleak, eta ez diote erreparatu nire antsietateari. Azti ibili naiz, eta ondo zaindu ditut formak: cerveza sin gluten. Limoi pixka batekin arinduta, gluten gabeko mozkorra, garaieran. Eta horrela joan dira afal ordura arteko orduak. Ahogando penas en alcohol, con vistas al Vallibierna. Pas mal.

Txitxirioak espinakekin. Menu cinco estrellas. Bi mahaitan banandu gaituzte. Eta berriz ere aspaldi sentitu gabeko sentimendua: beste mahaian egoteko gogoa. Baina zelako gozoak garbantzuak. Eta hasi gara hizketan, ardoaz lagunduta orain. Eta bat-batean elkarrizketa interesgarria mahaikideekin. Bizitzako baloreez hasi gara. No querias taza, loramen? Pues taza y media. Futbolaren zabarkeriaz, telebistak zabaltzen dituen sasi baloreez. Elkarrizketa sutsuan, konturatu ere ez gara egin gautu duenik. Zertaz ari zarete? Galdetu dute aldameneko mahaikoek. Alpinismo bisexualaz, erantzun diet. Konturatu orduko gure mahaian daude haiek ere.

Eta bat-batean gertatu da. Glutenik gabeko garagardoaren aparra ganbarara igo izan balitzait bezala. Lagun bihotzeko batek barrua hustu du nirekin, eta nire sua piztu da. Gorri nago, nire betaurreko fashionak baino gorriago. Eguzkia, alkohola eta konfidentziak elkartzen direneko gorritasuna. Odola bor-bor. Lagunaren isil-mandatua ezin irentsirik. Garbantzuak baino astunago da nire heste urratuan. Jaiki gara mahaitik, eta oka egin diot lagunari. Sentitzen dudan mina bota diot. Gupidarik gabe. Moxkorraren anparoan min gutxiago egingo dudan ustean. Herensugeari darion sua ateratzen zait ahotik. Cual bicho poseido. Laguna gorri dago. Terrazako zerbeza festan gogor jo digu eguzkiak. Nire hitzek ere bai. Barruan iltzatuta daukat haren harridura eta dezepzio aurpegia. Segur asko, isil-mandatuak nigan sortu duen dezepzioaren tamainakoa, gutxienez.

Despues de la tormenta siempre llega la calma. Una polla. Sapos y culebras. Vallibierna mendiguneak inguratzen gaituela ahaztuta, terrazan jarraitu degu hizketan. Hizketa berotuan. Hablando se jode la gente. Azkenak gara oheratzen. 9 laguneko logela. Isolazioaren ostean hotzikarak izaten ditut gauean. Lumazko jakarekin sartu naiz ohean. Ezin hotzari eutsirik. Etxeko ohean irudikatu det nere burua, biluzik, epel. Orain ere, non zangoa, antipodetan gogoa.

Zorionez, argitu du eguna. Esnatu naiz. Beraz, zerbait egin det lo. Zerbezak ez ziren horrenbeste izan, lau bat por cabeza (nahikoa eta gehiegi niretzat), eta ez daukagu biharamunik. Baina arraro dago giroa. Gosaldu eta hasi dira taldekide batzuk bidean. Euskaldun ezezagun batzuekin atera naiz aterpetxetik. Eroso, elkarrizketa banalean berriz ere. Penaz, Llauseteko ugazaba agurtu ez dudalako. Flipatu egingo zuen atzo, gure gluten gabeko festarekin. Vallibiernako lepora aise iritsi naiz. Saiatu naiz atzoko eztanda azaltzen lagunetako bati, neure mina argudiatzen. De Guatemala a guatepeor. Hitz gutxi, baina esanguratsuak. Tartean, “gezur” hitza. Atzoko sokalaguna hor doa. Bere isilean, sin prisa pero sin pausa. Eta haren arrastoan sartu naiz berriro.

Vallibiernako lepoan kobertura, eta sakelean mezuak. Aurpegi erdia erakusten duen argazki bat bidali diet senide eta lagun minei. Errealitatearen erdia erakutsi nahirik bezala. Egia esan, beti bidaltzen ditut aurpegi erdiko argazkiak.

2022 05 12 5 Loramen komunitatea barren anetoVallibierna lepoa

Eta jarraitu degu aurrera. Nik ez dakit eskiatzen, eta elur gogorrean hobeto noa elur hautsetan baino. Jodete y baila, baina horrela da.

Brecha Soler. Eskiak motxilan, kranpoiak oinetan. Ueli Steck sensation. Coll Soler. Ez dator taldekiderik nirekin, eta igo dugun kanalean argazki bat nahi det. Influencer mierder. Baina nahi det. Euskal Herrikoa dela esan didan gizon bati eskatu diot. “Pero espera, voy a bajar unos metros, para hacer el paripe, y me sacas subiendo”. Baietz esan dit, eta jartzeko belauna elurretan, maldak pikoagoa eman dezan. Gezurti hutsak gara, mendian ere bai.

2022 05 12 6 Loramen komunitatea barren aneto igoten1

2022 05 12 7 Loramen komunitatea barren aneto jaisten1

2022 05 12 8 Loramen komunitatea barren aneto belaunikoBrecha Soller

Mendi eski denboraldia oparoa izan da eta gutxienez aldaketak azkar egiten ikasi det. Egia esan, inoiz baino gehiago gozatu det neguko mendiaz. 2020ko urrian erosi nituen eski berriak, ebakuntza aurretik. 2021eko abenduan estreinatu nituen. Mas vale tarde que nunca, zeren zinez uste nuen, nunca izango zela.

Negu giro betean egonagatik edertasuna darion laku elurtu batera jaitsi gara. Orain Aneto ari zait popatik hartzera bidaltzen. Jakingo du ni ere pertsona naizela, nik ere kaka ipurtzulotik egiten detela, eta batzuetan, bart bezala, ahotik ere bai. “Ven si tienes huevos”.

Sin prisa pero sin pausa doan eski-kideak esan dit zain egon behar degula. Ez da apenas ezer ikusten eta mejor recoger el rebaño. Flipatu egin du zenbat arropa jantzi dudan ikusita. Berak ez dauka lumazko jakarik. Puto tiempo Josefe, esan diot. Que va Ainhoa, oso eguraldi ona da, esan dit irribarrez. Bere baikortasuna terapia de choque latza da nire ezkortasunaren aurrean. Taldeko emakume apal bat ez doa ondo. Buruko minak dauzka. Eskaini dio batek Cabaña pescadoresera ihesbidea. Prest agertu naiz ni neu ere jaisteko. Barrua ari zait hizketan. Ezagutzen nautenak harrituta daude. Berriz ere terapia de choque: "ez Ainhoa, zu gora", esan dit.

2022 05 12 9 Loramen komunitatea barren anetoBrecha Llosas

Amorratuta noa goraka. Alde batetik, nahiago nuelako espedizioa bertan behera utzi. Malda oso pikoa da Llosas leporaino. Iazko udan egin nuen dantza ertz zoragarri honetan. 9 laguneko artaldea gara, binaka goaz goraka. Asmatu nor doan solte, sin pareja de baile.

Llosaseko lepoan azkar jantzi ditut kranpoiak. Aneto laino artean dago, laino grisak. Azkar jaitsi nahi det bestaldera. Inori itxaron gabe. Nere barne gatazkan murgiltzeko berriro. Coronaseko lepora goaz orain. Eta eskuinean agertu da Estasen. Zenbat argazki, kronika eta bideo ikusi ote ditudan zuri buruz. Batzuentzat un corredorcillo de mierda. Amets tente bat neretzat.

Las tias piden baile a los tios! Estaseneko dantzak ere itxaron beharko du, loramen. Hoy, no esta el bollo para hornos. Negarrez noa. Josefe atzeraxeago. Sakelakoa atera det, Estaseni argazkia eta lagun bati audio mezua. Nazkagarria da sakelakoarekiko daukagun dependentzia, baina arnasa eman dit nolabait, urrun dagoen lagun bati kontatzeak bart gaueko zirkoa. Inoren izenik eman gabe kontatu diot, eta haren ahotsa entzuteak lasaitu nau. Orain konturatu zara gizaki guztiok dauzkagula argilunak, loramen? Esan dit. Mendiari erreparatu gabe noa. Txikitatik erakutsi didatenaren justu kontrakoa eginez. Orain ere, non zangoa, antipodetan gogoa.

2022 05 12 10 Loramen komunitatea barren aneto b1Estasen Coronasetik

Iritsi naiz Coronaseko lepora eta lasaitasun sentsazio batek hartu nau. Eta bat-batean agertu da eguzkia laino artean. Zerua urdindu du eta mendiak zuri distiratsuz daude. Pico Maldito. Belleza sublime. Ertz osoa dauka izoztua. Marabilli! Atzean Maladeta. Zelako dantza polita izan nuen hor duela hiru aste, Aste Santuan, lagun bihotzeko batekin.

2022 05 12 11 Loramen komunitatea barren aneto paisaiaAneto eta Maldito, Maladetatik

2022 05 12 12 Loramen komunitatea barren aneto bAneto eta Estasen, Maladetatik

Gainerakoak urrun datoz eta jarraitzeko esan dit egun hauetako gidariak. Berak ez duela pasako Mahoma, baina haraino igoko garela. Egun osoan sentitu ez dudan poza sentitu det. Mi estado puro mendian. Aitaz eta ahizpaz akordatu naiz. 18 urterekin etorri nintzen haiekin Anetora, lehenengoz bizitzan. Sokari lotuta pasatu genuen Mahoma. 23 urte atzera egin izan banu bezala ezkutatu da eguzkia eta desagertu da Benantxio Irureta handia eraman zuen pasabidea. Ez da ezer ikusten. Ilusioa egiten zidan pasatzeak, enegarrenez izan arren. Baina, antza, gaur ez det merezi.

2022 05 12 13 Loramen komunitatea barren aneto sokakMahoma

Coronasera jaitsi gara berriro eta artalde osoarekin egin degu bat. Jaitsiera luzetxoa da Aiguallut-era. Eskiatzaile trebeak dira denak. Asmatu nor doan cola de Leon.

Poz besarkadak partekatu ditugu lautadan eta eskiak bizkarrean hasi degu kotxerako bidea. Sagar bat atera det motxilatik. Afaritan eman zidaten, laktosadun natila gozoen ordez. Laktosari intolerantzia diodalako, baina Kristoren odolari ez. Gizakiaren beste inkongruentzia bat. Eta zenbat horrelako: gora denda txikiak, baina tarteka internetez kontsumitu. Gora Maurizia ta Leon, baina me derrito perreando reggeaton. Las miserias del ser humano.

Bakarrik noa, aurrean, metro batzuetara, nire lagun mindua. Biok goaz bart gaueko liskarrean murgilduta. Penatuta doa, ni ere bai. Psikologoak dio inork ezin gaituela mindu. Zerbaitek min egiten badigu, min hori gure barnean daukagulako dela. Baina nik atzo min egin nion, bere sekretua jakiteak niri egin zidan minaren tamainakoa, gutxienez.

Etxera itzuli nahi det. Jatekoa atera dute, Vuelta ospatzeko. Glutenik gabeko zerbeza bati heldu diot eta trago bakarra emateko gai izan naiz. Paradojas de la vida. Sabela nahasia berriro. 6 orduko bidaia orain. Ezagutzen nautenek ondo baino hobeto dakite neretzat furgonetako bidaiak opari bat direla. Abestu, jan, hitz egin, negar, lo eta barre egin. Gaur gogo gutxi ezertarako. Luzea izango da.

Bidean, atera dira elkarrizketa interesgarriak. Mendi lasterketen booma eta zabarkeria. Ukitzen duen oro kakazten du gizakiak. Taldekideak euren etxeetan utzi ahala iritsi da egiaren ordua. A ver quien tiene huevos de poner las cartas sobre la mesa. Hitz egin degu zerbait, sutu gabe. Elkarren ondoan goaz eserita, parez pare daukagun zeru gorriari begira. Gertu eta inoiz baino urrunago.

2022 05 12 14 Loramen komunitatea barren aneto paisaiaAneto eta Maldito, Maladetatik

Elgoibar herri “zatarra” da. Aitona zenari bakarrik entzun diot ederra zela. Herriarekiko maitasunak itsutzen zuen. Elgoibar ez da polita, baina nire etxea da, eta Anetotik bueltan, Donostia baino ederragoa iruditu zait. Esnatu eta etxe azpiko harategiko zaratak entzuten ditut ohetik. Fijatuz gero, bezeroak zenbat gramo urdaiazpiko erosi dituen asma dezaket.

Astelehena da. Gaur ez naiz Karakatera igoko, buruko nekea daukat. Bidegorritik trote nazkagarrian joan naiz Maltzagaraino. Astun. Zikin edo ez horren zikin egoten den Deba ibaiari begira. Ezin poza kabituta, orain bai, zangoak eta gogoa leku berean daudelako. Lanera bidean, Anboto eta Udalaitz ikusi ditut gaur. Aneto, Maladeta eta Maldito ahaztu ditut, gure mendi berde eta baserriekin liluratuta.

Asteburu terapeutikoa izan da. Ez dakit ondo edo gaizki eskiatu dudan, ezta kranpoiak zenbat aldiz jantzi ditudan ere. Baina balio izan dit neure burua hobeto eta gehiago ezagutzeko. Onartu, barkatu eta aurrera. Ez dago besterik. Ordu batzuk igarota, ohartu naiz, hilerokoa jaistear zaidala, eta agian, horrek sortu zidala Llauseteko gauean hormona festa. Azken urteetan sarri gertatzen zait. Cuando estoy pre regla, mejor ni tocar. Baina ez da nahikoa arrazoi, inori ezer leporatzeko edo inor epaitzeko.

Lagunari barkamena eskatu diot formengatik. Edukiaz gogoeta egin behar det. Pentsatu zerk mindu ninduen, zergatik eta zertarako. Jendea mitifikatzen dudala konturatzeko, agian. Eta nik neuk bezala, besteek ere argilunak dauzkatela konturatzeko.

Etxean egoteko tenorea orain niretzat. Etxean eta etxekoekin. Mendira korrika joan, eta paseoan, eta laktosa gabeko pastelak egin, eta ama-izebaren dendarako argazkiak atera. Eta lanera joan, nahiz horrek ere, tarteka, sortzen dizkigun barne gatazkak. Eta ingurukoekin haserretzen jarraitu, eta adiskidetu, eta arnoarekin bizitza ospatu.

Asteartean igo naiz Karakatera. Goizetan beti igotzen gara elgoibartar berberak: insersoko mendizaleak eta ni. Inbiria diet insersokoei. Haien adinera iristen naizenean, haiek bezala, egunero Karakatera igotzea da nire ilusioa. Haietako batekin egin det topo gaur ere. Aneton egon naiz! Esan diot (lehenago galdetu izan didalako Anetori buruz inoiz). Ostia! Han bai, zeruan bezela! Esan dit. Agurtu eta korrika txikian jarraitu det etxerako bidea. Zeruan bezela egon naiz, bai, pentsatu det. Inoiz baino biziago, eta hilik aldi berean. Aurki berriz eman nahiko nioke vuelta Anetori. Eguzkia aterako da, ziur.

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza