Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 
-Zer, Ainhoa, astirik gabe zabiltza? Aspaldi ez dezu errezetarik idatzi blogean.

-Gizon jator batek esan zidan joan den astean, Karakatetik jaisten ari nitzela.

 
Urriellu, Naranjo de Bulnes
 
Txindokiko ertza

2020a pandemiaren urtea izan zen askorentzat; kirofanoaren urtea izan zen niretzat, dudarik gabe. Mugarria nire bizitzan. Txikitatik uste izan det kirola eginez, burua landuz eta elikadura zainduz gaixotasunen kontra babestuta egongo nintzela. Horrelakoa da bizitza, parez pare jartzen dizkizu zure beldurrak gainditzeko arrakalak.
 
 
 

Mugarrako ertza
Errezeta berri mordoa probatzen ari naiz azken aldian, tartean, barrita osasuntsuak egiteko errezetak ere bai. Adi honi!
Osagaiak:
-Bi banana
-Fruitu lehorrak (nik: anakardoak, almendrak, paxak, goji baiak, datilak)
-Arroz puztua
-Eztia
-Koko olio pixka bat
-Ziropa pixka bat
-Olo zahia
Bananak zenbat eta helduago, orduan eta gozoago. Txikitzeko prozesadorean sartu fruitu lehorrekin batera orea egin arte. Gehitu koko olioa eta ziropa, eta nahasi. Ontzi handi batean, gehitu arroz puztua eta olo zahia, eta nahasi. Ondoren, gainetik, nahi beste osagai erantsi ditzakegu: fruitu lehorrak, eztia, polen pipitak...
Zabaldu ontzi zapal batean eta sartu labean 20-25 minutuz. Kontuz fruitu lehorrak erre gabe. Txokolate urtua gehituta, sublime! Grasarik gabeko cacaoa koko oliotan urtuta egiten det nik.
 
 
 



 
 
Barritak egiteko hamaika modu daude. Sojazko jogurrekin egindako beste izozki-barrita hauek ere oso goxoak atera dira. Jogurrak, ziropa eta ezti pixka bat nahasi, eta gehitu fruitu gorriak eta pipak. Sartu hozkailuan gogortu arte.
Hortzik hautsi nahi ez badezu, jan baino pixka bat lehenago atera beharko dituzu zatiak hozkailutik!
 
                                             



Duela gutxi ikasi nuen "inefable" hitzaren esanahia. Hitzez azaldu ezin dena. Hitz horrek ezin hobeto laburtzen du mendian sentitzen detena.
 
Anie, Auñamendi
 
                
                                                                           Midi d'Ossau

 
                                                                    Torre Cerredo

                                                                Udalaitz-Anboto

Eduard Punset idazle, politikari eta dibulgatzaile handiari pare bat galdera egiteko aukera izan nuen behin, duela hamarnaka urte, Bilbon eman zuen hitzaldi baten harira. Galdetu nion zein den zoriontasunaren sekretua. "La ausencia del miedo", esan zidan.
 
Gizakia bizitzara etorri dela barrua zerk mugiarazten dion deskubritzera, "la razón de ser", eta hori aurkitzen duenean, orduan aurkitzen diola bizitzari benetako zentzua. "Como el surfista que espera la ola", esan zidan. "Si todavia no lo has encontrado, tienes toda la vida para encontrarlo".

Anboto, familiarekin
 
Neure buruari hitz eman nion bila eta bila arituko nintzela, nire ikigai-a aurkitu arte. Frustrazioa ere sentitu izan det inoiz, bilaketa horretan, galduta. Urko lagun psikologoarekin askotan hitz egiten det honetaz guztiaz. Pixkanaka ohartu naiz, oso agerikoa dela nire olatua zein den. Nire argazki bilduma ikusi besterik ez dago.
Europako Mendietan izan berri naiz lagun batekin, Urriellu handia eskalatzen. Bat etorri ginen mendian gaudenean ateratzen dela gure esentzia, orduan garela zoriontasun betean, orduan ematen dugula onena. Osasuna da niretzat.
       
 
Urriellu, Naranjo de Bulnes
Liburu zoragarri batekin amaitu nahi det gaurko errezeta: Bajo los cielos de Asia, Iñaki Ochoa de Olzarena. Hark idatzitakoak bertatik bertara banengo bezala irudikatu eta sentitzen saiatu naiz: nekea, hotza, gosea, bakardadea, beldurra, maitasuna, poza. Muturreko sentimendu guztiak. Gau asko alaitu dizkit, negar eginarazi eta pentsarazi ere bai. Baina batez ere, era batera edo bestera, mendian jarraitzeko gogoa eman dit, bizirik nagoen bitartean.


Annapurnan hil zen naparraren erreskate hunkigarria kontatzen duen dokumentalaere ikusgarria da oso.
Siempre alguien quiere saber la razón por la cual abandonamos nuestra sociedad de dinero, confort y seguridad para hacer algo tan poco provechoso como subir para después bajar, y a veces ni eso. “Bajo los cielos de Asia”, Ochoa de Olza.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza