Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Bihar mendi buelta?

Noski! Nora?

Balerdiko ertza + Txindokiko ertza?

Bikain. (loramenen mentea: biak batera esan nahi du? ala bidean lo egin eta bi egunetan?)

Oso goiz geratuko.

No problem, bazkaldu eta ohera joango naiz zuzenean. (kar, kar)

 

                                                                    

 

Asperger-i idatzi behar diot gero. Atzo esan zidan gaur hartu behar zuela txertoa, Astrazenecarena. Irakaslea, badakizu.

Ufa, que miedito. Astrazenecaren tronboak.

Bai, esan dit espero duela ez zaiola hirugarren besorik aterako (kar, kar).

08:10. Oso goiz da.

Bai, atzo arno bat edan nuen ahizparekin eta bestondoa daukat. Horrez gain, pastela labean utzi nuen eta loak hartu ninduen. Gau erdian esnatu nau subkontzienteak. Vamos, una perla de noche.

Gaurko matadeixarako, gertu.

Ni me lo digas. Baina zelako ederra den Aralar. Malloak! Benetan Balerdiko eta Txindokiko ertzak egin nahi dituzula gaur? Eta nirekin?

Hori da asmoa, ikusiko degu.

                                      

 

Zelako ederra. Ukitu baino ez. Navarra tiene un color especial.

Zer moduz zapatilak?

Ederki, berriak. Katu oinak baino hobeto.

Ez dakizu Liherren azkena: atzo goxokiak erostera joan ginen, ostirala zelako, eta nire urtegunean eniolako goxokirik erosi (eskerrak urtean behin ditudala urteak). Eta esan zidan: tia, Ainho, gaur nik ordainduko det. Daflipat!

Ume helduak.

Gaurko buelta zenbat ordukoa izango da?

Anbotora bi zigarro eraman nituen, gaur bost ekarri ditut. Atera kontuak.

Kar, kar. Jateko gutxi ekarri det.

Zer moduz zoaz?

Txoratzen. Zelako paraje ederra.

Balerdi, Balerdi. El monte que se sube bajando.

                                                    

Kasko berria daukat.

Le casque.

Ebakuntza osteko aitaren oparia. Esanahiarengatik, estreinatzeko gogoa neukan.

                                      1 

Ertz hau egin ostean, zer?

Zulora jaitsi, gero beste ertz txiki bat, zulora berriz eta Txindokiko lepora. Bide arrunta hartu eta Txindokiko ertzera.

Un paseo por las nubes, pero un paseo largo.

                                              

Zure ustez, garrantzitsua da bikotekidearekin zaletasunak partekatzea?

Bai eta ez. Ez dut uste ezinbestekoa denik, baina plus bat da.

Ya. Nik askotan pentsatzen det ezingo nukeela partekatu bizitza mendia maite ez duen norbaitekin. Baina auskalo.

Txertoa hartu ostean edozer gerta liteke (kar, kar)

Ez, serio. Gauza bat da kirola egitea, osasuntsu eta sasoian egoteko. Mendia beste zerbait da niretzat, oso bestelakoa. Asteon lagun bihotzeko batekin eztabaida eduki det. Mendi lasterketez, mendiaz, laguntasunaz, ospearen eta diruaren izenean lagunak saltzeraino iristeaz.

Paz mental. Asko balio du horrek.

Izugarri. Koherentea eta kontsekuentea izatea. Mendian jende asko ikusi det modak gidatuta aritzen dena. Eta errespetagarria da. Baina nik ez det ulertzen. Mendiaz era guztietan gozatzen erakutsi zenidan zuk, eta horretan saiatzen naiz burubelarri.

Izan ere, benetan mendia gustatuz gero, berdin dizu oinez, korrika, eskalatzen edo eskiekin. Kontua ez da nola, ez bada zer eta non, eta noski, norekin. Baina kontua da benetan mendia gustatzea. Zuk alaba bat ez duzu gehiago maite egun eguzkitsuetan egun grisetan baino, ezta bikotekidea ere, ez duzu nahiago harekin udaberrian egotea neguan baino (normalean behintzat, kar kar).

Orain gutxi euri betean igo nintzen Karakatera. Jendeak erotuta banengo bezala begiratzen zidan kalean. Barruko pozak eguzkia ematen zidan niri. 

                                                  

 

Atera foto bat niri eta nire tripari, Txikondirekin de fondo.

Esa cuarentona! Imponente figura, la de Txindoki ;-)

40 urte bete berri ditut. Osasuntsu, zoriontsu eta -tsu on guztiak sentitzen ditut. Baina aitortu behar det asko pentsarazi didala. Urtemuga bezperan zalantza sortu zitzaidan, bizitza benetan bizi izan ote dudan. Ez dakit, beldurtu egin nintzen, bete gabeko amets asko neuzkala ohartzean.

Baina beste asko bete dituzu. Ez nuke esango bizitza alperrik galdu duzunik, ezta hurrik eman ere!

Ya, ya. Baina hori, cuarentena, cuarentona. Oraindik ez det libururik idatzi, ezta zuhaitzik landatu ere. Eta ume kontuez, no comment!

 

                                                  

 

Iaz konfinamendua kendu zutenean izan ginen Txindokiko ertzean, akordatzen?

Bai, mar de nubes.

Nekatuta nago. Txakalaldia nabaritzen ari naiz.

Lasai, piano-piano, bidearen oineraino.

Ya baina gose psikologikoa daukat, buruak era guztietako jakiak gogorarazten dizkit, eta ahul sentitzen naiz, zorabiatuta, eta hotzikarekin.

Pentsatu beste zerbaitetan (kar, kar) Arnesa janztean pasako.

Eta hasi naiz goraka. Ni enaiz trebea eskalatzen, baina Russel-Margalidako hotza eta beldurra gailendu zaizkit, eta superbibentzia instintuak goraka narama. Arin noa, edo hala sentitzen det nik, bederen. Baga bati heldu diot, Jos!

Lasai, horrelakoak onartuta daude.

-Urte askoan, hirukote! I'm fucked, exhausted.

-Goiz osoa egin dugu bide honetan luze berri bat zabaltzen.

-Ez dakit zer esan nahi duen horrek, baina, bejondeizuela!

-Zorionak zuei ere, bi ertz elkartzeagatik. Fuela amaitu zaigu.

-Guk badaukagu, nahi?

-Ez lasai, ez dugu kanpo laguntzarik nahi.

-Fucking gidari (kar, kar)

Jende zoriontsua, herri libre batean.

                                                                

Akituta noa, baina poza ezin kabituta. Ines Papert baino zoriontsuago noala esan diot Idirini. Erantzun dit, ez dakiela Papert zoriontsua den. Me la suda. Tamara Lunger K2n baino zoriontsuago. Eta me la suda hura ere zoriontsu ote zen.

Zenbat denbora egin dugu?

9 ordu egin dituzu hizketan, geratu gabe (kar, kar)

                                                   

Bi ertz: Balerdi+Txindoki.

Paradisu Zinema eta Tina Turner.

The Best.

9 orduko paliza.

San Martin de Tours, Amezketa.

Terapia de choque.

Asteon lagun batek esan dit mendira zurekin noanero idatzi egiten dudala gero. Sentimenduak erditzearen parekoa da niretzat, izan ere. Idatzi eta lasaitu egiten zait barrua. Berdin dit inork ulertzen ez badu ere, niretzat idazten det. Amak irakurtzeko ere bai, baina nagusiki niretzat. Paperean jasoz gero, zailago da bizipenak ahazten.

Ardo bat, please.

Que sean dos.

Askotan galdetzen diot neure buruari zertan ariko ote den jendea ni mendian nagoen bitartean.

9 ordu, ordu asko dira.

Por eso.

EHn egin dudan gauza ederrenetakoa izan da gaurkoa.

Niretzat ere bai, palizaren osteko mozkorraldia, batez ere ;-)

 

                                         

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza