Buongiorno principessa! Badakit bai, denbora igaro da azken errezeta ekarri nuenetik. Badakizue non egon naizen? Mendian. Oinez eta buruz. Nago, obsesio bihurtzen ari ez ote zaidan. Anyway, hemen garete, errezeta eder batekin. Txokolate zalea bazara, adi brownie osasuntsu honi!
Osagarri hauek erabili ditugu:
- Hezurrik gabeko 10 datil
- 2 babana heldu
- 60 gr kakao hauts (nik koiperik gabekoa, desgrasatua)
- 190gr fruitu lehor (nik almendrak eta anakardoak erabili ditut)
- 60ml oliba olio
- Canella hauts pixka bat
Ilunabarra Getaria eta Zumaia artean
Lau bat orduz beratzen ipini ditut datilak eta fruitu lehorrak, bigundu daitezen. Birrintzeko makina potentea izanez gero, ez duzu beratzen ipintzeko beharrik izango. Birrindu osagai guztiak ore mardul bat lortu arte. Bitartean, jarri labea berotzen, 160 graduan.
Jarri orea ontzi txikietan. Nik coco hautsa bota diot gainean. Egosi 20-25 minutuz. Denbora hori igarotzen denean, atera labetik eta hozten utzi ontzitik atera aurretik.
Untzillaitzeko koba, Atxarte.
Alkimista irakurtzen hasi naiz orain gutxi, konfinamenduan osatutako zerrendan enegarren liburua. "Zerbait desio duzunean, mundua lerrokatu egiten da, desio hori lor dezazun". Liburu hau nire eskuetara iristea ere, ez da kasualitatea. Ezagutzen nautenek ondo dakite segundo bakoitza azkena balitz bezala bizi dudala. Ez det bizitza bestela ulertzen.
Palomaren ertza, Kantabriako mendiak
Alkimista irakurtzen ari naizela akordatu naiz nola Urkok behin azaldu zidan, japoniar kulturaren arabera, izaki guztiek "ikigai" bat daukagula. Japoniarrez "bizitzeko arrazoia" edo "izateko arrazoia" esan nahi du "ikigai"k:
- iki > bizitza
- kai > desio edo espero duzuna gauzatzea
Ikigai teoriari buruzko informazio gehiago, hemen.
Duela urte batzuk Eduard Punset katalan zientzalari eta pentsalaria etorri zen Bilbora. Bost minutuz pare bat galdera egiteko aukera izan nuen, beste ehunka kazetariren artean. Zoriontasunaren sekretua zein zen galdetu nion.
-"La ausencia del miedo" esan zidan. "Tienes que encontrar aquello que te hace vibrar, como el surfista que espera la ola. Si no lo has encontrado, tranquila, tienes toda la vida para ello".
Untzillaitzeko plaka horiak.
Punseten hitz haiek iltzatuta dauzkat buruan, eta ordutik nire ikigai-aren bila dihardut. Askotan, ordea, sentitzen det, muturren aurrean daukadala, bila ari naizela, eta hor dagoela. Uste det, bizitza bera dela nire ikigai-a, bere osoan.
Egunak daramatzat jana arren elikatu gabe, lo eginagatik atseden hartu gabe. Bizitza gauza asko ekartzen ari zaidalako, desio ditudan gauza asko: maitasuna, mendiko ametsak, laneko erronkak, osasuna, eta lagunak. Gainezka egitera ere iritsi naiz. Halakoa izaten ari da lagun eta maitasun oldea, nire baitara egoteko beharra sentitu det, bakar-bakarrik.
Mendiko ametsen zerrenda
Egin browniea, egin zure ametsen zerrenda, eta eraiki zure ikigai-a. Denok gara gure bizitzaren alkimistak.
Palomares ertza